2010/06/03

Uribe Kostako ezker abertzaleak ekitaldia egingo du igandean Itzubaltzetan


Maiatzaren 16an, eskualdeko ezker abertzaleko 200 bat kide elkartu ziren Sopelako udal pilotalekuan, “Uribe Kosta ere zutik!” adierazpena plazaratzeko asmoz. Bertan, azken hilabetetan garatu den eztabaidatik atera diren ondorioei babesa emateaz gain, ekimenarekin bat egitera deitu zituzten herritarrak. Bide horretan, igande honetarako, ekainak 6, egun osoko ekitaldia prestatu dute Itzubaltzeta / Romon. Horrenbestez, 13:00etan ekitaldi politikoa egingo dute Xake plazan, Ibaiondo kalearen ondoan. 15:00etatik aurrera, berriz, herri bazkaria izango da. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai, 10 eurotan. Bitartean, bazkalostean (16:30) euskal kantak abestuko dituzte. Amaitzeko, 18:00etarako erromeria antolatu dute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario