2010/08/28

PLENTZIAN, ZERTARAKO EUSKARA?

UDALBATZAK 2009KO URTARRILAREN 26AN ARRATSALDEKO 19:00ETAN OHIKO BILKURAN EGINIKO AKTA.


3.- EUSKARAREN ERABILPENA SUSTATZEKO PLAN OROKORRA ONARTZEA 2009-2012 DENBORALDIRAKO.

Puntu honetan, alkate andreak Euskarako zinegotzi Eva Ormaza andreari eskatu dio azal dezala espedientea. Honek esan du onartzeko proposatzen den Planak bi helburu dauzkala, batetik, euskaraz bizitzeko aukera bermatzeko beharrezko diren hizkuntz neurri eta politikak sustatu eta erabakitzea, eta bestetik, euskararen aldeko ekintzak indartzea, Euskal Herrian erabilpena normaltzeko esparru pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Ormaza zinegotzi andreak azalpenarekin jarraitu du, eta adierazi du Planak helburu eta estrategiez gain 10 esparru hartzen dituela bere baitan. Guztira, garatu beharreko 141 jarduera aurreikusten ditu.

Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10. Ondorioz, Udalbatzak gehiengo osoz eta bertaratu diren Korporazioko 10 kideen aldeko botoarekin adostu du.


Plentziako Grupo Independientek (PPrekin batera Udal Gobernua osatzen duena) euskararekiko duen jarrera salatu nahi dugu. Behin eta berriro idazki ezberdinen bidez gure desadostasuna adierazi diegu talde honetako kideei, eta euren hipokresia ere kalean salatu dugu informazio-kanpainak martxan jarriz.

Nahiz eta Udal Gobernuak euskararen aldeko hitzarmen ezberdinak sinatu (arestian aipatzen den akordioa adibide argia da), mezu honekin batera eransten ditugun TESTU eta ARGAZKIEK ondo adierazten dute talde honen jarrera zein den.


2010/08/27

Plentziako Jaietan ere gure lagunak etxean nahi ditugu!

Plentziako Jaietan ere gure lagunak etxean nahi ditugu!

Xabi de la Maza 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean.

Alfontso Etxegarai 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen.

ALFON ETA XABI ETXERA!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!


2010/08/22

GRUPO INDEPENDIENTEA ETA DISKRIMINAZIO SEXISTA PLENTZIAN

Zubi Zurian kokatu dituzten argazkiz eta testuz hornituriko xaflak aztertu ondoren, berriz ere, herri honetako gobernu taldeak gure emakumeenganako duen tratu iraingarriak harrituta uzten gaitu: pasadizo desberdinak biltzen dituzten testuen artean, itsas-gizonen garrantzia azpimarratzen den bitartean, Plentziak izan duen garapenean emakume plentziarrok bete izan dugun papera guztiz baztertzen da.
Onartezina da Plentziako udal gobernuak, XXI. mendean, emakumeok bete izan dugun irudi sozial eta politikoa modu honetan diskriminatzea. Honek Grupo Independientearen konpromiso eza erakusten digu, zertan eta, hainbestetan sinatzen diren genero berdintasuna eta norbanakoen eskubideak bermatzeko akordioetan, zertarako eta, ez betetzeko!


Honegatik guztiagatik, bidegabekeria hau ahalik eta
azkarren konpontzea eskatzen dugu. Plentziako itsas-gizonen lana aipatzen den moduan, gure herriko emakumeona ere azpimarratu beharko litzatekeela uste dugu, merezi duten errekonozimendua izan dezaten.


EL GRUPO INDEPENDIENTE Y LA DISCRIMINACION SEXISTA EN PLENTZIA

Tras la colocación de los nuevos paneles con fotografías y textos en el puente Zubi Zuri, una vez más nos vemos sorprendidos por el trato denigrante que el equipo de gobierno de Plentzia tiene para con las mujeres de la Villa: mientras en los textos que recogen ciertos pasajes de la historia de Plentzia se alaba la importancia que tuvo el hombre de mar, se obvia por completo el papel fundamental que tuvieron las mujeres plentziarras, durante siglos y hasta la actualidad, en todos los ámbitos de desarrollo de nuestro pueblo.

Es inadmisible que en pleno siglo XXI el Ayuntamiento de Plentzia, con hechos como éste, siga discriminándonos y haciendo invisible el papel social y político por nosotras jugado. Esto nos demuestra la falta de compromiso del Grupo Independiente en la lucha por la igualdad de género y su hipocresía a la hora de firmar acuerdos en pos de nuestros derechos para luego no cumplirlos.

Es por ello que solicitamos, a la mayor brevedad de tiempo posible, la reparación de dicho agravio. Del mismo modo que se menciona el papel que jugaron los marinos en la historia de Plentzia, se debe subrayar el de las mujeres de nuestra Villa, dotándoles del reconocimiento que se merecen.

2010/08/20

BERDINAK AL GARA GUZTIAK GRUPO INDEPENDIENTEAREN AURREAN?


Duela aste batzuk, Isamari Zarauza alkate andrearen izenean, salaketa bat jaso genuen. Honetan, Plentziako ezker abertzaleari mehatxu egiten zaio, “leku publikoetan” kartelak jartzeagatik, 750 euro arteko isuna jaso dezakegula azalduz. Mehatxatzeko, bortxatzeko eta gu isilarazteko erabiltzen dituzten tresna hauen aurrean, gure buruari galdetzen diogu: ausartuko al da herri honetako udal gobernua, alkatesaren oniritziarekin, modu berean, kultura zinegotzia salatzen eta honi isuna jartzen, herria kartelez betetzeagatik?

KONTUZ LANGILE!

ISUNA JARRI AHAL DIZUTE LANA BILATZEAGATIK

KONTUZ KIROLARI!

ISUNA JARRI AHAL DIZUTE ZURE TALDEARENTZAKO ELKARTASUNA ESKATZEAGATIK

KONTUZ AUZOKIDE!

GARESTIA IZAN DAITEKE ZURE ETXERAKO BIZILAGUNAK BILATZEA

KONTUZ MUSIKARI!

ISILDUA IZAN ZAITEZKE ZURE MELODIAK ESKAINTZEAGATIK

¿SOMOS TODOS IGUALES PARA EL GRUPO INDEPENDIENTE?

Hace escasos días recibimos un escrito firmado por la alcaldesa Isamari Zarauza donde se nos amenaza, como IZQUIERDA ABERTZALE DE PLENTZIA, con multarnos con hasta 750 euros por poner carteles “en lugares públicos”.

Ante esta amenaza, ante semejante coacción, ante este intento de querernos silenciar,nos preguntamos: ¿será capaz el Grupo Independiente, con la alcaldesa a la cabeza, de penar del mismo modo, por ejemplo, al concejal de cultura por haber llenado el pueblo de carteles?

¡CUIDADO TRABAJADOR!

PODRAS SER MULTADO POR

BUSCAR EMPLEO

¡CUIDADO DEPORTISTA!

PODRAS SER SANCIONADA POR BUSCAR APOYO PARA TU EQUIPO

¡CUIDADO VECINO!

PUEDE SALIRTE CARO BUSCAR INQUILINOS PARA TU PISO

¡CUIDADO MUSICO!

PODRAS SER SILENCIADA POR OFRECER TUS MELODIAS

Hona hemen Plentziako Udalak bidali zigun idazkia: