2010/09/24

Alde guztien ekarpenak eta jendartearen jarrera aktiboak beharrezko dira orain



Igandean argitaratutako prentsa-oharren adierazi genuen bezala, Ezker Abertzaleak Euskadi Ta Askatasuna erakundearen azken agiria agurtu eta bere garrantzia azpimarratu nahi du. ETA agiri honetan prest azaldu da Bruselako Adierazpenaren sinatzaileekin batera aztertzeko gatazkaren konponbide demokratikora iristeko urratsak eta baita erakundeak berak hartu behar dituen konpromisoak zeintzuk izan behar duten.
ETAren urrats berri honek eta, martxoan Bruselako Adierazpena argitaratu baino lehen, bere talde operatiboei ekintzak bertan behera uzteko emandako agindua eman zuela berretsi izanak itzulezina den prozesuan murgilduta gaudela baieztatzen dute. Prozesu honek bake justu eta iraunkorreko agertoki demokratikora eraman behar gaitu; euskal herritarrok modu demokratiko eta baketsuan; inolako biolentziarik eta kanpo-injerentziarik gabe, gure etorkizuna libreki erabakiko dugun agertokia.

Hala ere Ezker Abertzalea kezkatuta dago Euskal Herrian irekitzen ari den agertokiaren aurrean zenbait eragile politiko erakusten ari diren jarrerarekin.

Alde batetik PSOEk eta PPk osatutako tandem espainolista dago. Ezker Abertzalearen ekimenek eta ETAren aldebakarreko eta baldintzarik gabeko konpromisoek irekitako aukera berri honen aurrean daukaten jarrera ez-nahikoa izateaz gain, jarduera guztiz saboteatzailea garatzen ari dira martxan dagoen prozesua bere bidetik atera nahian. Horren erakusgarri garbia dira hilaren 11rako guztientzat eskubide guztiak aldarrikatzeko deitutako manifestazioak debekatu izana edota 9 militante independentista atxilotzeko eta kartzelaratzeko burututako operazio poliziala. Operazio honetan atxilotutako guztiek salatu dute torturak eta tratu txarrak jaso izana Guardia Zibilaren esku egon diren egunetan, inkomunikatuta eta beraien eskubide guztiak zanpatuta.

Patxi Lopezek erakutsi duen heldutasun eta gaitasun politiko falta, Aresek lideratzen duen pertsona guztientzako eskubide guztiak aitortzearen aurkako jarrera interesatua eta eskuartean daukagun aldaketa politiko eta sozialerako aukera ezkutatu nahi dituzte biolentzia polizial eta juridikoaren bidez,oinarrizko eskubideak urratuz. Egoera politiko honen aurrean horrela jardutea ez da soilik erantzun ez nahikoa, arduragabekeriaz betetako jarduna baizik.
Pedimos a Ares y al PSOE que se comprometan con las vías exclusivamente pacificas y democráticas, dejando a un lado las ilegalizaciones, las detenciones y la tortura.

Ares, Rubalcaba eta PSOEri eskatzen diegu bide baketsu eta demokratikoekiko konpromisoa har dezatela, legez kanporatzeak, atxiloketak eta tortura alboa batera utziaz.

Bestalde, Ezker Abertzaleak guztiz kezkagarritzat jotzen du bere buruari Partido Nacionalista Vasco izena ematen dion alderdiaren jarrera.

Egoera berri honen aurrean daukan jarrera PSOEk markatutakoa da, bertsua. Pasa den astean adierazi genuen bezala, badirudi EAJ-k ez daukala ahots propiorik gure herrian gertatzen diren etengabeko eskubide urraketen aurrean. Iraungitako autonomismo espainolaren eta azaleratzen ari den independentismoaren artean gelditzen den espazio faltak EAJ noraezean eta bere tokia bilatu ezinda utzi du eta ondorioz, Madrilek uzten dizkion apurren gestioa partekatzen duen alderdi erregionalista gisa ari da jokatzen. Guztiz alde batera utzi ditu helburu estrategiko abertzaleak. Ona litzateke Euskal Herriarentzat PNVa Rubalcabaren tutelajetik emantzipatuko balitz eta agertoki berri honen aurrean arduraz jokatuko balu. Gure aldetik prest gauzka gure eskubide nazional kolektibo eta indibidualak defendatzeko Estatuarekin konfrontazioa demokratikoa gauzatzeko.

Aipatutako jarrera hauetatik ondorioztatzen dugu zenbaitzuk konponbiderako agertokiaren beldur direla, pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuko diren eta herritarren babesa jaso ezkero edozein proiektu politiko defendatzeko eta egikaritzeko aukera emango duen agertokiaren beldur.

Aldi berean zenbait euskal eragile politiko, sindikal eta sozialen jarrera konprometitua eta koherentea txalotu nahi dugu. Estatuaren itxikeriaren aurrean, eskenatoki demokratikoa eskuratzeko; hau da, Euskal Herria osoan pertsona guztien eskubide guztiak errespetatu eta aitortuko dituen agertokia eskuratzeko, mobilizazio sozialaren aldeko apustua egiten duten eragileak, konfrontazio demokratikoaren eta indar metaketaren aldeko apustua egiten duten eragileak.

Guztiarekin, Ezker Abertzaleak bide politiko eta demokratikoen bidez soilik gauzatuko den prozesu demokratikoaren aldeko bere apustua berresten du. Gure determinazioa osoa eta absolutua da. Erabaki honetatik kanpo dagoen edozein aktuazio, Ezker Abertzalearen oinarriak erabakitako eta diseinatutako eta guztioi betetzea dagokigun estrategiatik at gelditzen da. Erabaki hau ez dago eta ezinda egon Estatu espainolaren probokazioen menpe.

Igandean esan genuen bezala, nazioarteko komunitateari orohar eta Europako instituzioei eta Estatuei bereziki dei egin nahi diegu gure herrian irekitzen ari den aukeraren aurrean modu proaktiboan erantzun dezaten.

Azkenik, euskal jendarteari dei egin nahi diogu eragile eta protagonista aktiboa izan dadin alde guztiei konpromisoak eta ekarpenak eskatzeko orduan. Euskal jendarteak izan behar du prozesu politiko normalizatuaren garapenaren eta bake eta konponbide demokratikoen agertokiaren bermea.

AUTOBUSA EGONGO DA IGANDEAN ALTSASUKO BATEGIN EGUNERA JOATEKO

ETENGABE

Igandean autobusa egongo da Uribe Kostatik Altsasuko Bategin Egunera joateko. Eman izena ohiko lekuetan (ostirala da izena emateko azken eguna).

Irailaren 26an Eskubide Zibil eta Politikoekin bat egiteko eguna izango da Altsasu-Urdiaingo harizti eta zelaietan, aldarrikapena eta auziperatuekiko elkartasuna jai giroan ospatzeko.

Egitaraua:

ESKENATOKI HAUNDIAN

10:30 – AURKEZPENA
11:00 – PIRRITX ETA PORROTX
12:15 – BERTSOLARIAK
13:00 – EKITALDIA
16:00 – KONTZERTUAK:

ESNE BELTZA
IZARGI

ESKENATOKI TXIKIAN

12:15 – ORDUÑAKO JOTEROAK
16:00 – SUNBILLATIK KANTUZ KANTU

BAZKARIA

14:30 – BAZKARIA – PAELLA (700) + INDABAK (500)

BASO ANIMAZIOA (goizez 13ak arte)

GOLOKA
BATUKADA NAGUSIAK
TRIKITRILARIAK
DANGILISKE

ARRATSALDEAN

17:00 – KUKUBILTXO – KUKUBEL Kukubel 2.0

JATEKOAK

CASTROko sardinak
LAZKAOko talogileak
BOKATAK (4000)
Tortilla pintxoak txosnetan -
KAFE GUNEA