2010/12/29

PLENTZIAKO HAPOREN AURRERAPENA ONARTU DA



LASTER, PLENTZIAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAK ARGIA IKUSIKO DU. HONEK, HURRENGO HAMARKADETARAKO HIRIGINTZAREN GARAPENA DEFINITUKO DU. GAINERA, ETXEBIZITZA BERRIAK ETA UDAL EKIPAMENDUAK NON ETA NOLA ERAIKIKO DIREN ZEHAZTUKO DU.

NAHI DUGUN HERRI
EREDUA DEFINITZEKO
MOMENTUA DA

2010/12/28

Kirol Selekzioen ofizialtasunaren alde ekiteko deia

EZKERABERTZALEA.INFO

Asteazken honetan, abenduaren 29an, Euskal Herriko futbol selekzioak partida jokatuko du Bilbon Venezuelaren aurka. Herri honetan ilusio handia pizten duen ekimena izan ohi da Gabonen bueltan jokatzen den partida hau, kirol selekzio guztien ofizialtasun gogo eta beharraren erakusgarri.

Euskal Herria Pirinioen bi aldeetan hedatzen den herria da, administrazio ezberdinen pean egon arren nazioa osatzen dugu. Eta herri guztietan gertatzen den bezala gure kirolariek eskubidea dute euren koloreak Nazioarteko txapelketetan defendatu, leihatu, irabazi edo galtzeko.

Gaur egun ukazioa baino ez dugu ikusten. Kirolariek euren koloreak defendatzeko ezintasunak jarraitzen duen bitartean beste selekzio eta nazio batzuk defendatzera behartzen dituzte. Gainera herri osoari ukatzen zaigu gure selekzioak animatu eta jarraitzeko eskubidea. Finean, gure herriaren ukapenean eraikitzen den politika honek Euskal Herriaren bisibiliazazioa suntsitzea du helburu.

Ezker Abertzaleak argi du asteazkeneko futbol lehia bi selekzioren arteko norgehiagoka baino askoz gehiago dela. Federazio eta gobernutxoen gogo ezaren aurrean eskubideen aldarrikapen sakona da; futbolariek euren elastiko berdea baino askoz gehiago defendatuko dute egun horretan: Euskal Herriak nazioarteko eremuan ordezkatua izateko duen eskubidea, hain zuzen ere.

Honegatik guztiagatik herritarrei dei egiten diegu, abenduaren 29an, Bilbon “NAZIOA GARA, OFIZIALTASUNA!, Lortu behar dugu, lortuko dugu!” lelopean, ESAITek antolatutako ekimenetan parte hartzera. Bereziki Areatzatik abiatuta arratsaldeko 18:30ean, egingo den manifestazio nazionalean parte hartzera deitu nahi dugu, guztion artean gure nazio eskubideen alde egin dezagun.

Ezker Abertzalea
2010eko Abenduaren 27a

2010/12/19

XABI ETA ALFON ETXEAN NAHI DITUGU!



Iturria: KOSKA IRRATIA

Xabi de la Maza preso gorliztar eta Alfon Etxegarai plentziar erbesteratuari elkartasuna adierazteko martxa burutu zen Gorlizko udal plazatik Plentziako plazaraino; 160 pertsonatik gorako manifestazioa arratsaldeko hotzaren artean bi herrien arteko bidea bete zuten.

Plentziako plazan Xabiren lagun kuadrilla, herriko Gazte Asanblada,amnistiaren mugimendua eta herriko kuadrillen elkartasun komunikatuak irakurri ziren ; eusko gudariak abestuz amaitu zen mobilizazioa.

ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN

2010/12/18

Gaur Xabier de la Maza eta Alfonso Etxegarairen aldeko manifestazioa Gorliztik Plentziara

UKBERRI:NET

"Xabi eta Alfon etxera!" lelopean, gaur manifestazioa egingo da Gorliztik Plentziara. Arratsaldeko zazpietan irtengo dira Gorlizko udaletxetik eta, herriko kaleak zeharkatu ostean, Plentziako udaletxera abiatuko da. Bertan, bi udalerrietako hainbat eragilek hitza hartuko dute, Xabier de la Maza preso gazte gorliztarraren eta Afrikako Sao Tome uharte txikian erbesteratuta dagoen Alfonso Etxegarai plentziarraren eskubideak defendatu eta aldarrikatzeko.

Joan den igandean 70 bat lagunek elkartasuna adierazi zieten errepresaliatu politiko biei, Gorliz eta Armintza arteko mendi martxan. Ibilbidean zehar talde argazkiak ateraz, Ermuamendira igo ziren eta, ondoren, Armintzara helduta, triki-poteoa egin zuten herriko tabernetatik. Azkenik herriko frontoian bazkaria egin zuten. Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak adierazi duenez, "larunbatean urtebete izango da Xabier de la Maza gure laguna atxilotu zutenetik. Ez dugu ahazten! Bestalde, Alfon Etxegaraik 25 urte daramatza Sao Tomen etxera itzuli ezinik! Xabi eta Alfon etxean nahi ditugu!".


Xabier de la Maza gazte gorliztarra 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Hiru egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen mutilak. Egun, Alacant aldeko Fontcalent espetxean daukate, Gorlizetik 825 bat kilometrotara, autoz joateko. Alfonso Etxegarai plentziarrak, berriz, 25 urte bete ditu aurten deserrian. 1986ko abuztuaren 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Gineako Golkoko 1.001 kilometro koadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean.

2010/12/07

ONGI ETORRI, ARANTZA!


Bilbo Branka: Harrera beroa eskaini zioten bart preso politikoen abokatua izateagatik zortzi hilabetez preso izandako Arantza Zuluetari

Atzo iluntzean (abenduak 4) heldu zen Bilbora aurreko egunean, Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatutako 60.000 euroko bermea ordaindu ostean, aske gelditutako Arantza Zulueta abokatua. Ehunka herritar bildu zen Alde Zaharrean eta bertan harrera beroa eskaini zioten euskal preso politikoen abokatua izateagatik apirilean espetxeratutako Zuluetari.

Zulueta abokatua apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak euskal presoekiko elkartasunaren kontrako sarekada politiko baten baitan. Geroztik bakartuta izan dute Espainiako Caceres eta Malagako espetxeetan. Azkeneko honetan 13 eguneko gose greba burutu zuen isolmanendutik atera ahal izateko.

2010/12/06

ABENDUAK 12, XABI ETA ALFONEN ALDEKO MENDI MARTXA


ABENDUAK 12, XABI ETA ALFONEN ALDEKO MENDI MARTXA


2009ko abenduaren 18an Gorlizen gure laguna, kidea, auzokidea, Xabi de la Maza polizia espainolak atxilotu zuen. Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan atxilotu izan zuten: poliziek Xabiren lagunak pistolagaz mehatxatu zituzten, zer gertatzen zen galdetzera joan zirenean.

Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean.

Xabi, beste hainbat gaztek bezala, herria hobetu eta aldatu nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, bere koadrilarekin jaiez gozatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere familia maite du. Xabi gure laguna da! Zein da bere delitua? Gazte eta aske izatea! Xabi, Euskal Herriko hainbat gazte bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten beldurragatik.

Aurten Alfonso Etxegaraik 25 urte bete ditu deserrian. 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko
Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu zezaten.

Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratuko, hori baita espainiar eta frantses gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean...) ekin dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula etsiko Xabi eta Alfon etxera ekarri arte, sistema hau suntsitu arte.

Abenduaren 12an, igandea, gure lagunak pausoz pauso Plentzia eta Gorlizera hurbiltzeko Astondotik Armintzara mendi martxa burutuko dugu. Armintzako frontoian bazkalduko dugu (bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta denon artean konpartituko dugu)

ALFON ETA XABI ETXERA!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

(Iturria: Etengabe)

2010/12/05

PLENTZIAKO UDAL GOBERNUAREN ERASO BERRIA EUSKARARI

PLENTZIAKO UDAL GOBERNUAREN ERASO BERRIA EUSKARARI

Bihar, abenduak 6, Nikolas Deunaren eguna ospatuko da Plentzian. Ekimen ezberdinen artean, eguerdiko 12:30ean Ondarreta ibiltokian kokatuko den itsasgizonaren oroigarria berrinauguratuko du Udal gobernuak. Oroigarria konpontzeko aurrekontua ia 20.000 eurokoa izan da, dirutza udal finantzen egoera kontuan hartzen badugu.Baina aurrekontu honetan euskarak ez dauka lekurik, ezta eskubiderik ere. Zoritxarrez, berriro ikusten dugu Udal gobernuak euskararekiko duen jarrera zein den: IRAINGARRIA!
Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko asmoz, Grupo Independienteari oroigarrian kokatuta dagoen plaka lehenbailehen aldatzea eskatzen diogu.



NUEVO ATAQUE DEL GOBIERNO LOCAL AL EUSKERA

Mañana 6 de diciembre se celebrará en Plentzia la festividad de San Nicolás. Entre los diferentes actos programados, a las 12:30 se reinaugurará las Estatua al Marino Mercante en el Paseo de Ondarreta. El Gobierno local ha dispuesto de un presupuesto de casi 20.000 euros para restaurar la estatua, un dineral teniendo en cuenta el estado de las finanzas del Ayuntamiento. Pero en dicho presupuesto el euskara no ha tenido ni cabida ni derecho alguno, lo que por desgracia nos vuelve a demostrar cual es el posicionamiento del Grupo Independiente para con el euskara: INSULTANTE.
Con el fin de respetar los derechos lingüísticos de las y los ciudadanos, exigimos que se cambie la placa que se colocará en el monumento más arriba mencionado.