2011/05/28

ONGI ETORRI XABI!!!!!!!!


ETENGABE: Xabi de la Maza kalera irtengo da 30.000 euro ordainduta

Xabi de la Maza kalera irtengo da Alacanteko espetxetik 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Bere etxekoak bermea jartzeko gestioak egiten ari dira, eta denbora izanez gero gaur bertan irten daiteke kalera. Bestela, bihar aterako da.

Ongi etorri, Xabi!
Euskal preso politiko guziak ETXERA!

2011/05/25

LARUNBAT HONETAN, HILAK 28, SAGARREN DENBORA ARMINTZAN

Hona hemen BASORDAPORTU Kultur Elkarteak bidalitako mezua...

Arratsaldeon...
Lerro hauekin batera BASORDAPORTU Kultur Elkarteak antolatu duen jarduerara gonbidatu nahi zaituztegu.
Maiatzaren 28an, arratsaldeko 6tan, Armintzako Kultur Etxean "Sagarren Denbora" filma ikusteko (eta sentitzeko) parada edukiko dugu, pelikularen ostean Kristiane Etxaluzen ekarpena xumearekin solasaldia bat ere eraiki nahi dugu.
"Sagarren denbora" filman Alfon eta Kristianen (eta beste zenbait besteren) historia kontatzen digute; Alfon Etxegarai Plentziako errepresaliatua da, urteak eta urteak dira erbestean gatibu dagoenetik, deportazioa izena hartzen duen erbeste ezezagun horretan... Kristiane Etxaluz Alfon Etxegarairen bidaialaguna baino gehiago da. Eta bere testigantza zuzena jasotzeko aukera liraina daukagu...
Hau horrela, ekimen garrantzitsu honetan parte hartzen zuek ere gonbidatuta zaudete.

Maiatzaren 28an elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bero bana,

BASORDAPORTU KULTUR ELKARTEA





2011/04/14

ZENTZUGABEKERIA BATEN KONTAKETA PLENTZIAN

ZENTZUGABEKERIA BATEN KONTAKETA PLENTZIAN

2010eko abenduaren 6an Itsasgizonaren Omenez egindako estatua inauguratu zen Ondarretako pasealekuan. Plentziako Ezker Abertzaleak Udal Gobernuari eskatu zion omenaldia Uriko gizon zein emakumeen omenez egin zedila, baita estatuaren oinarrian jarriko zuten plaka euskaraz nahiz erdaraz egotea ere, inaugurazio horretarako ez baitzuten halakorik kontuan hartu.
Gure eskaerak erantzun ofizialik jaso ez bazuen ere, Isamari Zarauza alkate andreak aintzat hartu zuen lehenengo aldarrikapena eta emakumeok Plentziako iragan eta orainean bete dugun funtzioari buruz hitz egin zuen. Bigarren aldarrikapenari dagokionez, plakak bere jatorrizko testuarekin jarraituko zuela esan zuen, dohaintzan jaso zuten bezala.
Hilabete batzuk geroago, plaka isilean kendu dute, horren ordez euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dagoen bat jartzeko. Egin duten itzulpena ikustean, berriz, zur eta lur geratu gara. Hauxe da jarri dutena: “Merkataritza Itsasgizon – Al Marino Mercante”. Itzulpena ikusita, berriro ere salatu beharrean gaude Udal Gobernuak, Grupo Independientea buru, euskarari eta euskal hiztunei erakusten dien mespretxua. Erakunde honek euskarari ematen dion tratu iraingarriaren aurrean ardura hartzeko eskatu nahi dugu:
-Eva Ormaza Euskara arduradunak bere kargua uztea;
-oraingo plaka ondo itzulita dagoen batekin ordezkatzea;
-3 plaken ordainketa Udal Gobernua osatzen duten taldeen esku geratzea.


HISTORIA DE UN DESPROPÓSITO
El 6 de diciembre de 2010 se reinauguraba la Estatua al Marino en el paseo Ondarreta. La Izquierda Abertzale de Plentzia exigió al Gobierno local que el homenaje fuera tanto a las mujeres y hombres de la Villa y también que la nueva placa que en la base de la estatua iba colocada fuera bilingüe, ya que ninguno de estos dos aspectos se iban a tener en cuenta en dicha reinauguración.
Aunque no recibimos respuesta oficial a nuestra solicitud, la alcaldesa Isamari Zarauza tuvo en cuenta la primera de las reivindicaciones y dedicó unas palabras al papel que las mujeres hemos tenido en el pasado y presente de Plentzia. Respecto a la segunda exigencia, simplemente dijo que mantenían la placa con el texto original, tal cual había sido donada.
Pasados unos meses, la placa ha sido sustituida con total sigilo por otra con la leyenda en euskera y castellano. Cual es nuestro asombro al ver la traducción que han hecho: “Merkataritza Itsasgizon – Al Marino Mercante”. Vista semejante traducción, tenemos que denunciar una vez más el total desprecio que el Gobierno local, con el Grupo Independiente a la cabeza, tiene y siente para con el euskera. Exigimos responsabilidades por el trato denigrante que esta corporación está dando al euskera:
-que la responsable de Euskera Eva Ormaza cese en su cargo;
-que la placa sea sustituida con su correcta traducción;
-que sean los grupos que forman el gobierno local quienes corran con los gastos de 3 placas.

2011/04/13

ONGI ETORRI, GATZA!


2011ko apirilaren 9an Plentzian antolatutako bertso-afarian Jose Mari Sagardui "Gatza" euskal preso politikoari ongietorria emoteko bertsoak. Gaur, apirilak 13, egun historikoa da, ia 31 urte espetxean egon ondoren kalera atera baita.

ONGI ETORRI GATZA!
EUSKAL PRESOAK ETXERA!

2011/04/11

Jabi Larreategi, Atxulo, gogoan

Argazkian, Javier Larreategi “Atxulo” aulkian eserita,
Fernando Etxegarai lagun minaren ondoan, honen ongi-etorrian, Barakaldon
(Etengabe)

Ostiralean hiru urte bete ziren Jabi Larreategi, Atxulo, joan zitzaigun, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari.

Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon eta Plentzian.

Jabi, ezkerretik lehenengoa, Fernando Etxegarai Pinki,
Alfon Etxegarai eta beste preso guztien askatasuna aldarrikatzen.


2011/03/31

Manifestación el viernes en Algorta para responder a la ilegalización

SOPELA.NET

Diferentes firmantes del Acuerdo de Gernika de Uribe Kosta han comparecido en la plaza Bihotz Alai de Algorta, para convocar una manifestación este próximo viernes 1 de abril a las 20:30 horas en Telletxe de Algorta. Esta manifestación pretenden ser el avance de la manifestación nacional convocada en Bilbo para el sábado día 2 de abril.

En la comparecencia de Algorta han manifestado que "la inútil y gravísima decisión política tomada por el Tribunal Supremo de España para no legalizar al partido SORTU con el único objetivo de mantener secuestrada a Euskal Herria en los viejos tiempos que apostamos por superar, ha encendido todas las alarmas.

Por ello, las personas aquí reunidas hemos considerado la necesidad de responder también desde Urbe Kosta a esta nueva agresión. Hace unas semanas llenamos las calles de Bilbo y dijimos lo siguiente: “No aceptaremos un NO. No aceptaremos una ilegalización preventiva.” Hoy nos reafirmamos en esas palabras. No nos van a robar el futuro. El Proceso puesto en marcha va a seguir adelante y la mayoría social que lo alimenta y apoya va a traer un nuevo tiempo."

Para estos firmantes del Acuerdo de Gernika en Uribe Kosta, "es absolutamente necesario responder como pueblo al salvaje empleo de la tortura, a las redadas y criminalizaciones indiscriminadas, a la presión y el chantaje que sufren los y las presas y sus familias, así como a la decisión política de cronificar la ilegalización y la vulneración de los derechos políticos de decenas de miles de ciudadanos y ciudadanas.

La movilización de la mayoría social de este país va a resultar determinante. Por ello, los y las firmantes del Acuerdo de Gernika de Uribe Kosta aquí reunidos, convocamos a una MANIFESTACION que se celebrará el próximo 1 de abril a las 20:30 horas y que partirá de Telletxe (Algorta). El lema de la manifestación será el siguiente:

Errepresio gehiagorik ez!
Euskal Herria ya ha decidido
LEGALIZAZIOA ORAIN!

En la misma lógica llamamos a secundar masivamente la manifestación nacional convocada para el 2 de abril en Bilbo."

2011/03/27

Apirilak 2 legalizazioaren aldeko manifestaldia Bilbon

Gernikako Akordioa sustatzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialok Euskal Herriko jendarteari adierazi nahi diogu:

Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu alderdi politikoa ez legeztatzeko hartu duen erabakiak euskal gizartearengan eragindako egonezinaren jabe gara. Azken batean, Sortu ez legeztatzeak espainiar Estatuak euskal herritarren oinarrizko eskubide zibil eta politiko guztiekiko duen begirune eskasa berriro agerian uzten du. Gure iritziz, bake eta normalizazio politiko agertoki baterantz bidean, giza eskubideak oinarri izanik, eskubide zibil eta politiko guztiekiko begirunea ezinbestekoa da.

Tamalez, Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak berriro ere espainiar Estatuak duen heldutasun demokratiko eskasa erakutsi du. Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile guztion aburuz, espainiar Estatuak legalizazioak eta jarduera politiko guztien normalizazioa kontrapartida politikorik eskatu gabe eman behar ditu Gauzak horrela, ez dugu zalantzarik erabaki berri honen bitartez espainiar Estatuak Euskal Herrian abian dagoen bake eta normalizazio prozesua zapuztu nahi duela.

Gainera Auzitegi Gorenaren erabakia ez da, zoritxarrez, uharte bat ozeano zabalean, ezta gutxiago ere. Azken hilabeteetan Estatuak Euskal Herrian behin eta berriz oinarrizko eskubideen aurkako jarduera latzak kateatu egin ditu, besteak beste lazgarriak izan diren tortura kasuak eta ez du izan jarrera irekia eta prest gatazka konpontzeko baizik eta guztiz kontrakoa.

Badakigu Euskal Herriko jendarteak bake eta normalizazio politiko agertokia nahi eta behar duena. Badakigu Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak eskaera honekin bat egiten duena. Hargatik, Gernikako Akordioarekin bat egin dugun eragileok espainiar Estatuak euskal jendartearen gainean etsipen zama astuna utzi nahi duela pentsatzen dugu.

Gernikako Akordioa sinatzen dugunok Euskal Herriko jendarteari gaurkoan ere prozesu honen motorea izan behar duela jakinarazi nahi diogu, berari eta bakarrik berari prozesu honetako protagonismo guztia baitagokio. Gure lana jendarte horren mesedean tresnak jartzea da, prozesuaren baitan dagokion protagonismoa har dezan tresnak eskaintzea, hain zuzen ere. Luze jotzen duen ibilbidea egiteko tresna berriak, tresna desberdinak eskaintzeko konpromisoa hartzen badugu ere, gaurkoan etsipen oro gaindituz bidea eginez segitzeko tresna zehatza jarri nahi dugu Euskal Herriko jendarte osoaren esku: apirilaren 2an, Bilbon La Casillatik 17´30etan abiatuko den nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu. “Euskal Herriarentzat normalizazioa. LEGALIZAZIOA ORAIN!” lelopean Bilboko kaleak legalizazioa eta jarduera politiko guztien normalizazioa nahi dituen gizarte oso baten bozgorailuak izango dira.

2011/03/25

PLENTZIAKO UDALAK BI HILABETETAN 4 KEXA JASO DITU ELEBIDETIK


"Elebide -Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen artean benetako oreka lortzea du Elebidek helburu" (ELEBIDE)

2010eko azaro eta abenduan Plentziako Udalak 4 kexa jaso ditu Elebidetik, pertsona ezezagunek bideratu dituztenak. Plentziako Udalak azkenaldian euskararen aurrean duen jarreraz askotan kexatu gara, eta hau herrian euskarak bizi duen egoera eta udal erakundeak ematen dion tratuaren beste froga bat besterik ez da.

Aipatutako kexak ELEBIDEren web orrialdean koltsulta daitezke, ezkerreko zutabean dagoen "Jarduera-txostenak" atalaren "Datubasea kontsultatu" fitxaren azken bi puntuak bete ostean.

2011/03/23

MATRILLUNE BIDEA HONDATU DUTE, KAMIOIAK MODU ILEGALEAN PASATZEAGATIK

PLENTZIAKO EZKER ABERTZALEAK AUZO-BIDE BAT APURTZEA SALATU DU, BERTATIK KAMIOIAK MODU ILEGALEAN PASATZEAGATIK

Azken asteetan mozketa-lanak egin dituzte Musurietako basoetan (Barrika). Mozketa horretatik ateratako enborrak garraiatu dituzten edukiera handiko kamioiak Matrillune Bidetik pasatzen ibili dira, bidea laburtzeko asmoz. Matrillune Bidea Plentziako auzo-bidea da eta kamioi hauek daukaten tona-kopuru altuaren ondorioz, erabat hondatuta geratu da.

Orain dela aste batzuk, Ezker Abertzaleak gertaera hau salatu zuen Udaletxean aurkeztutako idatzi baten bitartez, hainbat argazki zituena. Udaletxeko Bulego Teknikoak eta Udaltzaingoak egindako ikerketa bateratuaren ostean, kamioien enpresak aipatutako bidetik ibiltzeko baimenik ez daukala onartu dute. Bulegoan bertan esan dutenez, enpresak bidea “berdintzeko” konpromisoa (hitzezkoa) hartu du lanak bukatutakoan; konpromiso hau betetzen dela ziurtatu beharko dute Udaletxeko teknikariek, eta teknikari horiek euren oniritzia eman ezean, Barrikako Udaletxean jarritako fidantza ez litzaioke bueltatu beharko kamioien enpresari.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu debekatuta dagoela Matrillune Bidetik kamioiak ibiltzea, bidea mendi-hegal batean egonda, behera etortzeko arriskua baitago.
__________________________________________________________

LA IZQUIERDA ABERTZALE DE PLENTZIA DENUNCIA LA DESTRUCCION DE UN CAMINO VECINAL POR EL PASO ILEGAL DE CAMIONES

Durante las últimas semanas se han llevado a cabo trabajos de tala en los montes de Musurieta (Barrika). Los camiones que han transportado los troncos de dicha tala han aprovechado para atajar por Matrillune Bidea, camino vecinal de Plentzia, que han acabado destrozando por el gran tonelaje de los mismos.

Este hecho lo denunció hace algunas semanas la IA, mediante un escrito presentado en el Ayuntamiento y que estaba acompañado de varias fotografías. Tras una investigación conjunta de la Oficina Técnica del Ayuntamiento y la Policía Municipal, han reconocido que la empresa de camiones no tiene permiso para circular por dicho camino. Según apuntan desde la misma Oficina, la empresa se ha comprometido de palabra a “allanar” el camino una vez finalizado su trabajo, lo que tendrá que ser verificado por técnicos del Ayuntamiento y, en caso de que estos no dieran el visto bueno, no se devolvería la fianza depositada en el Consistorio de Barrika.

Por último, cabe recordar que la circulación de camiones por Matrillune Bidea está prohibida por peligro de hundimiento del camino, ya que éste está ubicado en una ladera.


2011/03/15

ALETXU ZOBARAN ETA BESTEAK ESPETXERATU EGIN DITUZTE

UKBERRI.NET

Aletxu Zobaran gorliztarra eta pasa den ostegunean Frantzian atxilotutako beste ustezko etakideak espetxeratu egin dituztela zabaldu du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Lau euskal herritarrak atzo eraman zituzten epailearen aurrera, 96 orduko inkomunikazio aldia agortu ostean. Errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez, Zobaran eta Iban Saez de Jauregi La Santen sartu dituzte, eta Urko Labaka eta Mikel Oroz, berriz, Fresnesen. Argazkian, joan den igandean ehun bat lagunek aldarrikatu zuten Plentzian Aletxu Zobaranen askatasuna.

2011/03/11

ALETXU ETA BESTEAK ASKATU!


UKBERRI.NET: Atzo Frantzian atxilotuetako bat Alejandro Zobaran gorliztarra dela zabaldu dute

Frantziako Polizia Judiazalak lau euskal herritar atxilotu zituen atzo gauean Belgikako mugatik gertu, ETAko kideak izatea leporatuta. “Lau atxilotuen artean Alejandro Zobaran Arriola, ‘Xarla’, ustezko ETAren buruzagi militarra dagoela” zabaldu zuen atzo Europa Press albiste agentzia espainolak. Informazio hori “terrorismoaren aurkako borrokaren iturrietatik” edan du aipatu agentziak. Zobaran Gorlizkoa da, 30 urte ditu eta Urederra komandoan ibili izana leporatzen diote, “2007an Frantziara ihes egin zuen arte”. Kazeta.info-k atzo jakinarazi zuenez, atxiloketak Frantziako iparrean jaso ziren, Willencourt herrian (Pas de Palais departamentuan), Belgikako mugatik hurbil. Ipar Euskal Herriko komunikabideak azpimarratu duenez, “Frantziako poliziak ez zituen bart atxilotuen izenak eman” eta ezagutu diren balizko datu bakarrak Espainiako Barne Ministeriotik Europa Press-i emandakoak izan dira. Oraingoz AAM-k ez du inolako daturik egiaztatu.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die atzo Frantziako poliziak atxilotu zituen lau militante politikoei, baita hauen senide eta lagunei ere.

Urteen joan etorrian antzeko polizia operazioetara ohitzen joan gara. Urteen joan etorrian hamaika aldiz saldu digute ETA erakundea errepresioaren bidez garaitzera doazela. Baina urteen joan etorrian gatazkaren konponbidea bide politikoetatik soilik etorriko dela agerian gelditu da.

Euskal Memoria Fundazioa eskainitako datuen arabera 50.000 euskal herritar atxilotuak izan dira arrazoi politikoengatik azken 50 urteotan. Gure herriko historia hurbilean errepresiorik ankerrena erabili dute estatuek, zapalkuntzaren aurrean Euskal Herriaren independentziaren alde altxatu diren militanteen aurka. Errepresio modu ankerrenak indarrean dituzte oraindik orain, eta hori erakusten du azken atxiloketek, tortura kasu larriek, espetxeetako gertaeren edo euroaginduen aplikazio masiboak.

Baina herri honetan prozesu demokratiko bat bururaino eramateko konpromisoan bat egin dute borondate anitzek. Eragile ugarik konpromiso argiak hartu dituzte bide horretan, tartean ETA erakundeak harturiko erabakiak ere zinez garrantzitsuak izan direlarik prozesu demokratikoaren oinarriak jartzeko. Espainiako eta Frantziako Gobernuek aldiz errezeta zaharrekin jarraitzen dute gaur gaurkoz.

Prozesu demokratikoan aurrera egiteko urratsak ematera behartu behar ditugu bi Gobernuak. Hartu behar dituzten neurrien artean dago atxiloketa oro gelditzea.

Zentzu honetan, Amnistiaren Aldeko Mugimendutik deia luzatu nahi dugu atxilotuen auzo eta herrietan datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

2011/03/01

HITZALDIA PLENTZIAN: "HONDAKINEK BADUTE IRTENBIDEA"

Kandelaria Kultur Elkarteak antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoak 5, larunbata, 12:00etatik aurrera. Hona hemen antolatzaileen oharra:

"Hondakinen kudeaketa gero eta konplexuagoa da, gero eta material desberdin gehiago erabiltzen dugulako eta, batez ere, gero eta zabor gehiago sortzen dugulako. Baliabideak mugatuak dira. Mundua husten ari gara zaborrak gainezka egiten digun bitartean.

Orain arteko bidetik jarraituz gero, oso urte gutxitan egingo dute gainezka Bizkaiko zabortegiek eta erabaki egokiak hartu ezean, Euskal Herriko txoko ezberdinetan eraiki nahi duten errauste plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakor honetara.

Zer zentzu dauka lehengaiak (papera, kartoia, beira, plastikoa eta janari kondarrak…) erretzeak?

Guztiok diogu birziklatzen dugula, baina orokorrean sortzen ditugun hiri hondakinen % 23 baino ez dugu gaika biltzen, % 90 birziklagarria denean.

Arazoa larriagotu baino lehen, birziklatze-tasa handitu eta, batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu Bizkaia osoan, jada Gipuzkoako Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan dagoen berbera: atez ateko bilketa.

Gaur egungo inertziari buelta eman diote herri hauetan. % 80tik gorako gaikako biltze portzentajeak lortuz, herritarren osasuna eta etorkizuna bermatzeko.

Hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka inongo zentzurik; ez ingurugiroaren ikuspegitik, ez ekonomiaren ikuspuntutik, ezta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunetik begiratuta ere.

Konponbidearen arloan, Zero Zabor filosofia zer den azalduko dugu eta ATEZ ATEAri atal berezi bat eskainiko diogu.

Kontsumitzen duguna beharrezkoa dugun, botatzen duguna ondo botatzen dugun, ekoizten dena ondo ekoizten den, eta abar. Zertarako egin gauzak erdipurdi, gauzak ondo egitea dagoenean.

Guztiaz elkarrekin solasaldi bat edukitzeko gonbitea egiten dizuegu:

  • HERRIA: Plentzia
  • EGUNA: martxoak 5, larunbata
  • LEKUA: Goñi Portal Kultur Etxea
  • ORDUA: 12:00etan
  • GAIA: “Hondakinek badute irtenbidea”
  • HIZLARIAK: Gipuzkoa Zero Zabor elkarteko Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi.
  • Antolatzaileak: KANDELARIA KULTUR ELKARTEA eta GIPUZKOA ZERO ZABOR ELKARTEAK.

Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara".

2011/02/20

LANAK AREATZA KALEAN ETA LANPOSTUAK

Aste honetan eskaera berri bat egin diogu Udal gobernuari:

LANAK AREATZA KALEAN ETA LANPOSTUAK

Laster Areatza kalea konpontzeko hasiko diren lanen inguruan (prentsan azaldu denaren arabera 450.000 euroko aurrekontuarekin), Udaletxeari lan hauetan herriko langabetuak kontratatzeko ahalegin guztiak egin ditzan eskatzen diogu.

IRUDIAN: Langabezi tasa % 3,90 igo egin da urtarrilean Plentzian

OBRAS EN AREATZA KALEA Y PUESTOS DE TRABAJO


En relación a las obras para reparar la calle Areatza y que próximamente darán comienzo (presupuesto de 450.000 € según lo aparecido en prensa), exigimos a este Ayuntamiento que ponga en marcha todos los medios necesarios para contratar a vecinas y vecinos desempleados en dicha obra.

2011/02/11

OTSAILAK 13: TORTURARIK EZ! INKOMUNIKAZIO AMAITU!


Mobilizazioak:

>> otsailak 11, ostirala, 20:00, Telletxe, Algorta

>> otsailak 11, ostirala, elkarretaratzea 20:00etan Sopelako Udaletxeko plazan

>> otsailak 13, igandea, 12:30, Arriaga, Bilbo

2011/02/06

ZORIONAK XABI!!!!


Xabiren urtebetetzea asteartean izango da, otsailaren 8an.

Aukera ona da postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Xabi. Eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbidea:

Xabier De la Maza Peña
C.P.Fontcalent
03113 Alicante (Alicante)

XABI ASKATU!!!
ETXEAN NAHI DITUGU!!!

2011/01/30

VASCUENSE DE PLENSIA (II)

Harrituta geratzen gara, benetan Plentziako Udalak euskararekiko duen jarrera, gero eta larriagoa dela ikustean. Egoera hau salatzeko asmoz, udalaz gaindiko erakunde ezberdinen aurrean hamaika salaketa jarri ditugu; udaletxean idazki eta proposamen asko erregistratu dugu; kalean (eta sarean) salaketa kanpainak martxan jarri ditugu... baina momentuz ez dugu ezer lortu.
Nahiz eta Udalak beste alde batera begiratu, Plentziako Ezker Abertzaleak euskarak pairatzen duen egoera salatzen jarraituko du.
Oraingo honetan zugana jotzen dugu: adierazi zure kezka eta haserrea Plentziako udal gobernuko kideei:
Isabel Zarauza (ALKATEA): alkatetza.plentzia@bizkaia.org
Silvia López de Guereñu (ALKATEORDEA): silvialguerenu@yahoo.es
Suso Espinosa (ZINEGOTZIA): espinosa.plentzia@bizkaia.org

2011/01/18

HAPOren TXOSTENAREN AURRERAPENA - AVANCE DE LA MEMORIA DEL PGOU

HONA HEMEN PLENTZIAKO HAPOREN TXOSTENAREN AURRERAPENA.
EUSKARAZ:



HE AQUÍ EL AVANCE DE LA MEMORIA DEL NUEVO PGOU DE PLENTZIA.
CASTELLANO:



LASTER, PLENTZIAKO HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN OROKORRAK ARGIA IKUSIKO DU. HONEK, HURRENGO HAMARKADETARAKO HIRIGINTZAREN GARAPENA DEFINITUKO DU. GAINERA, ETXEBIZITZA BERRIAK ETA UDAL EKIPAMENDUAK NON ETA NOLA ERAIKIKO DIREN ZEHAZTUKO DU.

NAHI DUGUN HERRI
EREDUA DEFINITZEKO
MOMENTUA DA

2011/01/16

Urtarrilak 27, greba orokorra!



PENTSIOEN ERREFORMA: BANKAREN LAPURRETA INSTITUZIOEN LAGUNTZAZ
Pentsio sistema publikoaren erreforma eta honen ondoriaok hartzen ari diren neurri guztien norabidean txertaturik ulertu behar da. Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen Ongizate Estatua behingoz desagertarazteko erasoaldi osoaren baitan, horren funtsa den pentsio sistema publikoari tokatu zaio oraingoan. 80-90 hamarkadetako krisialdian neolibralismoa keynesianismoari atzaparrak botatzen hasi zaitzaion eta orango krisialdiarekin, antza, aitzakia aproposena daukate aurreko sistema horren azken aztarnak guztiz ezabatzeko.
Bankak agindu, Europak men egin eta Estatuek betetzen dute. Horixe da etengabean errepikatzen ari den eskema. Honela, azken hamarkada luzeetan egin diren murrizketarik basatienak aplikatzen ari zaizkio herritarren gehiengoari elite ekonomikoaren mesedetan. Pentsioen kasuan ere, banakak pentsio sistema pribatuekin negozioa egiteko premiaz ohartarazi du eta bide hori hartzea erabaki du botere ekonomikoa.

Gezur bat behin eta berriro errepikatua…
Jendearen etorkizuna kolokan jarriko dituzten neurriak hartzea da helburua. Eta honetarako, jakina denez, ezinbestekoa da aldez aurretik ondo antolatutako kanpaina mediatiko propagandistikoa burutzea. Honela, txostenak eta ikerketak eta adituak atera izan dituzte azken aldi honetan non nahitik, pentsio sistema arrisku bizian dagoela sinestarazteko, horrela jarraituz gero apokalipsia etorriko litzatekeela, gero eta zahar gehiago daudela, pentsioak ezin direla bermatu… gezur hutsak.
Pentsio sistemak laster batean porrot egingo duela abisatzen diguten txostenak aspalditik argitaratzen dira. Ez da ezer berria. Bolada garrantzitsua izan zen espainiar estatuan 1995 eta 2000 urteen bitartean eta, 15 urte beranduago, gizarte Segurantza ez dago behea jota, aurreikusten zutenez. Aitzitik, superabitaz amaitu zuen iaz zein aurten–langabezia tasa itzelezkoa izanda ere- eta erreserba funtsa 64.000 milioi eurotakoa da. Harritzekoa ez da horrelako estatistika interesatuak ateratzen dituztenak FMI, Enpresarien elkarteak, santander edo BBVA bezalako bankuak eta bar izatea. Momentu honetan fijatzen bazarete pentsio sistema pribatuen iragarkietaz daude beteta bai irrati zein telebistak. Pastela zatitzen hasiak dira.

Zelako neurriak aplikatu nahi dituzte erreforma honekin?
Hobetoen ulertzen den neurria (eta ikusgarriena) erretiro adina atzeratzea da, 65 67 urtetara. Hala ere, hau izugarria bada ere, bestelako neurri batzuk benetan kaltegarriak izango dira denontzat.
Honela, pentsio eskubidea izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak gehitu, oinarria kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartu eta kotizazio urteen arabera jasotzen den diru kopurua murrizteak praktikan pentsio eskubidea guztiz mugatuko digute denoi. Beste neurri batzuen artean…
Pentsioa kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartu. Orain azken 15 urteak hartzen dira kontuan eta 20-25 urtetara pasatu nahi dute.
Pentsio osoa. Orain pentsioaren %100 kobratzeko, 65 urte izan eta 35 urte kotizaturik eduki behar dira. 37-40 urtetara pasatu nahi dute.
Pentsio eskubidea izateko, gutxienez 15 urte kotizatu behar dira (horrela pentsioaren %50 jasotzen da). Minimo hau 20 urtetara igo nahi dute

Eta zelako ondorioak ekarriko dizkigu?
Nahiz eta 67 urtetara ez igo edo nahiz eta aukera moduan utzi, praktikan beste neurri horiek hartzen badira, ezinezkoa izango zaigu 65 urterekin jubilatzea, miseria gorrian gelditu nahi ez badugu. 37-40 urte kotizatu behar badira pentsio osoa jasotzeko, 30 urterekin lan merkatuan sartu eta sekual bertatik irten ez denak baino ez du jasoko.
Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta daukagun seguru bakarra langabeziatik behin baino gehiago pasatuko garela izanda, argi dago inork gutxik izango duela penstio eskubidea bermaturik. Honek bereziki emakumeei eragingo die, sektore feminizatuetan zatikako jardunaldiak ohikoak baitira edota emakume asko lan merkatua tarte batez uzten dutelako familia bizitzaz kontziliatu ahal izateko.
Hori bai, bankeroak gure “aportazio” politekin mila milioko pentsioak jasotzen jarraituko dute. Diputatu zein senatariak, zer esanik ez: eurentzat ez dago erreformarik, parlamentuan 7 urte emanda, %80 kobratzeko eskubidea izango dute, eta 12 urterekin %100.

Zein da erreformaren azken helburua?
Beraz, pentsio sistema publikoek ez daukate porrot arriskurik eta, gainera, jubilazioa bermatu ahal diguten bakarrak dira. Daukaten arrisku bakarra da publikoki kudeatzen den diru hori guztia lar goxoa dela esku pribatuentzat. Izan ere, bankak kudeatzen dituen pentsio sistema pribatuak bai daude krisian: mundu mailan beren balioaren %18 galdu dute; AEBetan, krisialdia hasi ostean, 2 bilioi dólar galdu zituzten; espainiar estatuan 2.696 milioi “desagertu” ziren urtearen lehen hiru hilabeteetan… Hauxe da eskaintzen duten bermea eta, hala ere, horixe da erreskatatu nahi duten banka. Berriro bankuak salbatu eta berriro langileon diruaz. Lapurketa hutsa. Baina lapurketa legala.
Erreforma honen helburu bakarra pentsio sistema pribatizatzea da, banketxeei negozio itzela ematea pentsio duin bat ziurtatu nahi duenak pentsio pribatu bat egin beharko duelako. Pentsio miserableak izan nahi ez baditugu, pribatura jo beharko dugu, baina argi eta garbi dagoenez, “irtenbide” hori ere gutxi batzuentzat baino ez da, jende askok eta askok ezinezkoa baitugu horrelako “planik” egitea.
Ezin dugu onartu milaka lagun pentsio eskubiderik gabe gelditzea. Behar beharrezkoa dugu ezinbestekoak diren aldaketen aldeko borroka indartzea.
• Enplegua sortu behar da, baina kalitatekoa: soldata zenbat eta handiagoa, orduan eta gehiago kotizatu.
• Gazteak eta emakumeak lan merkatuan sartu behar dira, baina baldintza eta aukera berdinetan
• Fiskalitate justu eta progresiboa, gehien irabazten dutenek gehiago ordain dezatela eta kapital errentek ez daitezela sarituak izan
• Euskal langileok geure pentsio sistema erabakitzeko ahalmena eta bitartekoak behar ditugu. Eta berton erabaki behar dugu, berton lan egin eta berton kotizatzen baitugu.
Gaurko ardunadun instituzionalak ez daude prest politika ekonomiko eta sozialak aldatzeko. Gaur instituzioetan nagusi diren indar politikoek erabaki berdin-berdinak hartzen dituzte eta egiten ari diren bidea betirako dela bermatzen dute euren arteko alternantzia politikoarekin. Beraz, aldaketa sozialak lortzeko, aldaketa politikoak behar ditugu, instituzioak aldaketaren zerbiztura jarri behar dira eta marko instituzional berria eraiki behar dugu.
Greba orokor hau ez da amorrualdi edo kasketaldi hutsa. Benetako aldaketaren alde borrokan jarraitzeko bidea da. Beste eredu ekonomiko, sozial eta politiko baten alde borrokan jarraitu behar dugu, herritarrak gutxi batzuen ekonomiaren mesedetan ez daitezen erabili, baizik eta ekonomia herritarren mesedetan. Euskal herritarrok mobilizatu beharra daukagu, kalera irten eta geure eskubideak errespeta ditzaten aldarrikatu.

2011/01/14

Dabid Alvarez, gogoan!!

ETENGABE

David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtoko ospitalean, gaur 33 urte.

1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 06:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei guardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Guardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harrapatu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 06:30etan dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta.

Behin Ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David.

David, gogoan zaitugu!

2011/01/13

Kristiane eta Alfon: «Un nuevo camino para reivindicar nuestros derechos individuales y colectivos»

GARA.NET

Kristiane ETXELUZ y Alfonso ETXEGARAI (Militante abertzale y deportado en Sao Tomé)
«Un nuevo camino para reivindicar nuestros derechos individuales y colectivos»
«Para los que deseamos el cambio hacia un proceso democrático en el conflicto Estado español-nación vasca, es- te comunicado pone de manifiesto varias cosas importantes. La primera lectura es que ETA toma aparentemente la iniciativa de encaminarse hacia el cese de la lucha armada, abriendo así todas las posibilidades para la lucha política legal. La segunda lectura, relacio- nada con la anterior, es la que nos muestra que, en el camino para realizar esas posibilidades, la iniciativa tiene que ser ‘nuestra’, vasca, atrayendo a los que no se oponen a todo y contando con mediación internacional. Luego viene lo que nos podemos imaginar que está tras este comunicado de ETA, y no sólo lo que se dice el ‘día después’.
El comunicado nos sitúa en el terreno de la esperanza de un nuevo camino para reivindicar nuestros derechos individuales y colectivos vascos, un camino sin violencia armada. También nos acerca a la posibilidad de que acaben los ensañamientos y represión ciega de todo lo que es vasco por parte de los poderes judiciales, políticos, policiales y militares españoles. Nos debería acercar hacia un reconocimiento de los derechos vascos en los medios de comunicación internacionales, que dejen de atrincherarse bajo consignas y retóricas ‘necrológicas’. Nos abre, pues, puertas para relaciones internacionales sanas, sin exclusiones…
Nos sitúa en un nuevo espacio y tiempo de nuestra propia historia. Internamente, en Euskal Herria, supone el mayor desafío que se nos podía presentar cara al futuro. Tras dicho comunicado se vislumbran serios retos a los partidos políticos vascos y a la sociedad en general, así como a los poderes y fuerzas políticas españolas y a la propia historia del Estado español. Con una superación de los mismos, si está basada en el reconocimiento del otro, alcanzaremos el nuevo paradigma del conflicto Estado español-nación vasca, el de la colaboración para resolver el mismo. A los implicados directamente en la violencia armada nos tocará ser pacientes, porque el comunicado puede abrir un largo y difícil proceso. A todos nos exige generosidad y audacia».

2011/01/12

PLENTZIAN ONARTUTAKO TXOSNAK ARAUTZEKO ORDENANTZAREN HARIRA

2010eko abenduaren 21ean Plentziako Udalbatzan behin behinekoz onartu zen herriko jaietan eta bestelako ospakizunetan instalatzen diren txosna eta antzekoen esleipena eta horien funtzionamendua arautzen duen ordenantza aldatzea.
Hori dela eta, gaurdanik dagokion espedientea jendaurrean egongo da 30 egunez, interesatuek aztertu dezaten eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hau da jendaurrean jarri den espedientea: Herriko jaietan eta bestelako ospakizunetan instalatzen diren txosna eta antzekoen esleipena eta horien funtzionamendua arautzen duen ordenantza aldatzea.

Eta hona hemen BAOn agertutako iragarkia:


Jarraian Plentziako Ezker Abertzaleak 2010eko uztailean aurkeztutako alegazioak irakur daitezke, eta laster alegazio berriak zabalduko ditugu:

INFORMAZIO ESKAERA BERRIA PLENTZIAKO UDAL GOBERNUARI

PLENTZIAKO UDAL GOBERNUARI INFORMAZIO ESKAERA BERRI BAT LUZATU DIOGU:

Matrillune Bidearen egoera kaskarra dela eta, hurrengo informazioa eskatzen dugu:

•Udalak, bide honetatik ibiltzen diren kamioiek sortutako bide hondaketari buruzko informazioa jaso duen.
•Bidea, epe laburrera konpontzea adostuta dagoen.
•Konponketa lan hauek nork hartuko dituen bere gain (Udalak ordainduko duen, kamioen enpresak edo lanak egiten ari den tokiaren jabeak...)


NUEVA SOLICITUD DE INFORMACION PRESENTADA AL GOBIERNO LOCAL DE PLENTZIA:

Debido al mal estado en que se encuentra el camino Matrillune Bidea, solicitamos la siguiente información:

•Si el Ayuntamiento tiene conocimiento de los desperfectos causados en dicho camino por los camiones que por ahí transitan
•Si se contempla a corto plazo la reparación del camino
•Queremos saber quién va a ser el que pague las costas de dicha obra (Ayuntamiento, empresa propietaria de los camiones, dueña/o del terreno donde estos trabajan…)

2011/01/11

OSABARI GUTUNAK: SEIGARRENA


OSABARI GUTUNAK

Seigarren gutuna

Euskal Herria, 2011-01-10

Osaba maitea.

Bukatu dira gabonak. “Erdi materialista” “Erdi ezer ere” ez garenoi, Jesusitoren koadrilakoak karka samarrak iruditzen zaizkigunoi, egia esan, ez zaizkigu gehiegi gustatzen, nahiz eta jendeak inoiz baino gehiago edan, inoiz baino gehiago kantatu eta inoiz baino gehiago besarkatu. Baina debekatutakoa desiatu ohi den gisa berean, derrigorrezkoa gorrotatu egiten dugu. Eta horregatik, jai hauetan ia dekretuz inposatzen dutenean zoriontasuna eta familia; eta txanpana, kantua eta besarkada... ba niri gogoa joaten zait. Nire bufanda beltzaren atzean ezkutatu, eta denbora pasatzen uzten dut. Azken finean, katarro bat bezalakoak dira gabonak: astunak dira, gogaikarriak, baina ez dute gehiegi irauten.

Gaur, gutunaren ordez, pakete postala bidaltzen dizut. Urte berrirako premiazko gauzez osatua. Pisuagatik igarriko diozunez, irriz, ametsez, borrokaz eta muxuz beteta doa. Irlan bizirauteko elikagai urgenteak, guztiak. Baina ez da Santa Klausen izpiritua izan gutunazala goraino kargatzera bultzatu nauena. Izan ere, zuk nik bezain ondo dakizu, osaba, urte berria ia inoiz ez dela urtarrilaren batean hasten. Batzutan bai, baina ez da derrigorra. Urte berria edozein egunetan has liteke. Esaterako, gure aberri inesistente honetan, jende asko zegoen urte berriaren zain eta azkenean gaur iritsi da, atzerapenaz etorritako chrismas bat bezala eta adjetibo eta guzti: Urte berria orokorra, egiaztagarria eta iraunkorra izango da.

Baina agian iritsia zen lehenago; agian urte berrian geunden eta asko ez ziren oraindik ohartu. Larunbatean, lagun uholde bat elkarrekin oinez gindoazela Bilboko kaleetatik, jendeak elkarri begietara begiratzen ziola iruditu zitzaidan. Eta begiek, gezurrik esaten ez dakiten kanika berbati horiek, hala esaten ziotela batzuek besteei; “Urte berria heldu da”.

Bakoitzak, bere urte hasiera izaten du, noski. Zuretzako, nik uste, abendu hasieran iritsi zela urte berria. Eta hegazkinez iritsi zela. Eta Zuberoako dama zaharren itxura eta jet lag handia zituela. Eta Domintxineko sagarrez beteta zekarrela motxila.

Zeinahi kasutan, paketea ez dizut urte berria dela eta igortzen. Urtarrila delako sartu ditut irriak, ametsak, musuak eta borrokak gutunazalean. Badakidalako hilabete berezia dela zuretzat. Urtarrilean jaio zinelako mundura eta urtarrilean hil zintuztelako, duela hogeita sei urte, Ekuadorren bahitu eta torturatu zintuzten polizia espainol haiek. Baina berpiztea lortu zenuen, osaba. Eta horregatik, urtero, zure bi jaiotzak gogoratzen ditugu urtarrilean.

Agurtu nire partez Marie. Eta kontuan hartu pasatu direla gabonak. Beraz, jada derrigorrezkoak ez direnez, berriro gustatzen zaizkit edatea, kantatzea eta besarkatzea. Ia aurten zurekin egin ahal ditugun hiru gauza eder horiek. Hemen, gure aberri inesistentean.

Urte berri on, osaba.

Zure loba


P.s. Gogoratzen Afrikan geundela esan zeniguna? Dena da posible.

2011/01/10

2009. URTEAN PLENTZIA ETA GORLIZKO UDALEI HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAK BIDERATUTAKO KEXAK

Hona hemen Plentzia eta Gorlizko udalei 2009. urtean Hizkuntz Eskubideen Behatokiak helarazitako kexak. Sakatu irudietan kexak handiago ikusteko:

PLENTZIA


GORLIZ

Aipatutako txostenaren arabera, Plentziako Udalak ez die kexei erantzun. Aitzitik, "Gorlizko Udalak ez du bat egiten kexen zioekin eta kirol-elkarteek zuzenean egindako kartelak direla jakinarazten dute (287-2009, 288-2009, 289-2009)".

2011/01/09

BIHAR, HILAK 10, ALFON ETXEGARAIREN URTEBETETZEA

Bihar, hilak 10, 53 urte beteko ditu Alfonso Etxegarai Atxirika deportatu plentziarrak. Alfonek ia bizitza erdia eman du deserrian: izan ere, 1986ko abuztuaren 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen eta Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek torturatu zuten.

Aukera ona da postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera bere konpromisoan eredugarri ditugun euskal gudariei zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Alfon, eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

ALFON ETXEGARAI

CP 328

SAO TOME

R.D.S.T.P.

AFRIKA

2011/01/08

PLENTZIA ETA GORLIZKO GAZTERIA AURRERA! EPAIKETARIK EZ!


Duela egun batzuk Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak Plentziako alde zaharreko Uriartenatxikia etxea okupatu zuela jakinarazi zuen. Antolin Deuna Plazatxoan dagoen etxeari gazteek izena aldatu zioten: ERMITATZE GAZTETXEA; eta leku autogestionatu bihurtu nahian, azkar garbitze eta antolatze lanak burutzen hasi ziren gazteak. UKBERRI agerkari digitalak zabaldu duenez, asanbladakoek "lehenengo egunean udaltzainen bisita izan zuten eta hiru gazte identifikatu zituzten". Atzo, ordea, ertzaintza gaztetxera hurbildu zen eta sei gazte identifikatu ostean, asteartean epaiketa azkarra izango dutela jakinarazi zien. Hala eta guztiz, gazteen asmoa laster tailerrak, hitzaldiak eta ekimen ezberdinak egitea da eta horregatik "auzolanetan laguntzeko asmoz, eskualdeko neska-mutilei Ermitatze gaztetxera hurbiltzeko gonbitea luzatu diete", UKBERRIren arabera.

Plentzia eta Gorlizko gazteria aurrera!
Okupazioa ez da delitoa!

PLENTZIA ETA GORLIZKO EZKER ABERTZALEA



2011/01/02

GORLIZ ETA PLENTZIA: EGIN DEZAGUN URRATSA

2010. urteko azken ostiralaren harira, Plentzia eta Gorlizko 40 lagun baino gehiago bildu ginen euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Aldi berean, urtarrilaren 8an Bilbon egingo den "Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA" lelopean manifestazio nazionalarekin bat egin genuen.