2010/07/31

LAN ESKAINTZAK PLENTZIAN

LAN ESKAINTZAK PLENTZIAN. INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO, SAKATU GOIKO IRUDIETAN EDO KONTAKTATU HURRENGO HELBIDEAREN BIDEZ:

Uribe Kostako Behargintza

Karabiazpi nº1

Berango 48640, Bizkaia

TLF: 94 676 06 38

FAX: 94 676 70 24

E-mail: urkobe@urkobe.net



2010/07/24

PLENTZIAN ONARTUTAKO TXOSNAK ARAUTZEKO ORDENANTZAREN HARIRA

Duela aste batzuk Plentziako Udal gobernuak txosnak eta antzekoen eleispena eta horien funtzionamendua arautzen duen EUDELek bidalitako Ordenantza onartu zuen. Mezu honekin batera Plentziako Ezker Abertzaleak egiten duen irakurketa bidaltzen dizuegu.
Aldi berean, irakurketa hau herriko eragile ezberdinei (kirol taldeei eta elkarte kulturalei, besteak beste) ere bidaltzen diegu, gai honi buruzko informazio gehiena izan dezaten.

Hace unas semanas el Gobierno municipal de Plentzia aprobó la propuesta de Ordenanza enviada por EUDEL para regular la colocación de txosnas en las fiestas de la Villa. Junto con este mensaje enviamos la lectura que de la misma hace la Izquierda Abertzale de Plentzia, la cual ha sido también remitida a los diferentes clubs deportivos y asociaciones culturales del pueblo con el fin de que cuenten con la mayor información posible al respecto.

2010/07/23

Omenaldi nazionala egingo zaio Jon Anzari larunbatean Ziburun







2010/07/14

Xabik tortura testigantza berretsi dio epaileari

Atzo, uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean. Xabier, 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen.

Xabik gertaera hauen harira jarritako salaketa dela eta, atzo Alicanteko epaitegian egon zen bere tortura salaketa berresten. Berak emandako testigantzaren arabera, etengabeko legez kanpoko galdeketak jasan zituen mehatxu eta iraindu egiten zuten bitartean bere aurkako inkulpazioa lortzeko nahiarekin. Gorlizetik Bilboko komisariara eramaten zuten bitartean, poliziek Sopelako hondartzako parkinera eramango zutela esan zioten, bertan inor egongo ez zela esanez eta bertan nahi zutena egingo ziotelarik. Bere lagunak atxilotuak zeudela sinistarazi zioten eta une batean, Bilboko komisarian oihuak entzutera heldu zen, bere lagunenak zirela sinistuz. Bilboko komisarian, komun batean eduki zuten sartuta, etengabe zutik eta paretari begira egotera behartuz. Bestalde, mehatxuak eta irainak egiten zizkien poliziak identifikatzeko gai dela esan du, zehatz-mehatz, deklarazio polizialean presente egon ziren bi poliziak zirela esanez.

Torturaren Aurkako Taldetik, beste behin ere salatu nahi dugu inkomunikazioak indarrean jarraitzen duen bitartean, horrelako salaketak egoten jarraituko dutela. Inkomunikazioa da torturatzeko esistitzen den inpunitate esparrua ahalbidetzen duen tresna eta horren desagerpenarekin lortuko dugu bakarrik torturarekin amaitzea. Xabierren kasuan ere, ikusi dugu zein den poliziak erabiltzen duen manuala norbere aurkako inkulpazioak lortzeko. Jakin badakigu polizia guztiek erabiltzen dutela tortura, eta hori argi geratu zen duela hilabete batzuk atxilotu baten etxean agertutako txostenean. Atxilotuek ez dute inolako manualik erabiltzen; manuala erabiltzen duten bakarrak euskal herritarrak atxilotu eta torturatzen dituzten polizia guztiak baino ez dira.

Albisteak:

ETENGABE

GARA

BERRIA


2010/07/09

NAZIO BAT, SELEKZIO BAT

Munduko futbol Koparen final fasean dela eta, plentziar eta gorliztarren gehiengo handi batek, bere selekzioa nazioartean ofizialki lehiatzeko duen desioa adierazten dugu, Nazio garenez, eskubide hori bai baitagokigu. Beste hainbat Estaturik gabeko Nazioek, nazioartean lehiatzeko eskubide hori badutela ikusten dugu. Uste dugu nazio garen heinean, guri ere badagokigula irrikatzen dugun selekzioarekin eta gure koloreekin lehiatzeko eskubidea; finean, hori baita euskal herritar gehiengo zabal batek desioa duguna. Euskal Herriak berdintasunean nazioarteko lehiaketa ofizialetan egoteko duen eskubidea aldarrikatzen dugu. (artxiboko irudia)

2010/07/06

Nazioa gara, autodeterminazioa!

Kataluniako herritarrek onarturiko Estatut-aren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitako epaiak berriro ere agerian utzi du Espainiako Konstituzioa herrien eskubideen eta aspirazio demokratikoen ukazio tresna dela. Horren aurrean, Kataluniako herriak erabakitze eskubidea aldarrikatuko du uztailaren 10ean “Som una nació. Nosaltres decidim” lelopean manifestazioa burutuz.

Auzitegi Konstituzionala esparru juridiko eta politiko ukatzailearen tresna da. Herri borondatea giltzapetu nahi duen aparatu inposatzailea. Herritarren borondatea ezin da bahitu edo ezabatu gehiengoaren nahiarekiko arrotza den Konstituzio edo esparru juridikoaren eskutik.



Euskal Herria eta Catalunya erabakiak hartzeko subjektu propioa direla onartzeak eta eskubide ororen errespetuan oinarritutako esparru demokratikoak izan behar du kultura eta jarrera politiko guztien topalekua. Baina horren ordez, ukaziotik aitortzara pasatzeko jada sendotuta dauden baldintza sozio-politikoak neutralizatu nahi dira legediekin herritarren nahiak bortxatuz eta burujabetzaren aldeko ibilbide posiblerik ez dagoela irudikatuz.

Marko berria, Autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidea jasoko duena, ezinbestekoa da bere etorkizuna hautatu nahi duten herrientzat, bai Kataluniar Herrientzat, bai Euskal Herriarentzat. Horixe da Catalunya eta Euskal Herriko gizartearen gehiengoaren nahia eta horrela adierazi dute aukera izan duten guztietan. Duela gutxi Catalunyako hainbat udalerrietan egin diren independentziari buruzko kontsultak horren adierazle gertukoenak dira. Kataluniar herriak, euskal gizarteak bezala, erabakitze eskubidearen garatze efektiboaren aukera bide politiko, bakezale eta demokratikoak baino ez lagunduta egin nahi duela esan du.

Zentzu horretan, espainiar Estatuan ezinbestekoa da lurralde ereduan zein marko juridikoari dagokionean bigarren trantsizioa burutzea, hogeita hamar urte hauetako eredu asimilatzailea baztertu eta Kataluniar Herrien edota Euskal Herriaren izate nazionala eta dagokien erabakitze eskubidea aitortuko duen eredura pasatuz. Horretarako, bigarren transizioaz gain, Espainiar nazionalismoak garapen demokratikoaren ibilbidea egitea beharrezkoa da, gizartearen nahiak erantzuna izan dezan.

Bere burua zuzenbide estatu bezala izendatzen duen estatu batek ezin du onartu berau osatzen duten egiturek herritarrek erreferendum bitartez adierazitako borondatearen aurka azaltzea; alderantziz, herritarren borondatearen bermatzaile izan beharko lirateke.

Jendarteak soluzioak behar ditu, irtenbideak exijitzen ditu. Ukazioaren urteetako labirintotik atera nahi dugu, bai kataluniarrek, bai euskal herritarrok. Biak ala biak gure etorkizuna inolako eskusartzerik edota hipotekarik gabe erabaki nahi dugu. Bi nazioetako herritarrok demokrazian eta eskubideen aitortzan oinarritutako etorkizuna merezi dugu.

Europako ukatutako hainbat naziok beren burujabetza osoa dute helburu, eta bakoitzak bere identitate zeinu ororen osotasuna berreskuratzeari ekin dio: Eskoziak, Groenlandiak, Irlandak… Hori da jada Kataluniar Herrien eta Euskal Herriaren ibilbidea. Inguruko beste herri eta estatuetan naturaltasunez gertatzen ari dena guretzat ere nahi dugu eta Madrilek ezin izango du Europar Batasunaren bihotzean aitortzen diren eskubideak ukatzen jarraitu. Bide horretan gaude eta aurrera goaz, eta hurrengo topalekua Donostiako kaleak izango ditugu.

Katalanek bezala euskal herritarrok ere gure herri eskubideak ukatuak ditugula salatzeko eta gure herriak duen burujabetza beharra aldarrikatzeko, Eusko Alkartasuna-k, Ezker Abertzalea-k, Alternatiba-k eta Aralar-ek uztailaren 10erako “NAZIOA GARA. AUTODETERMINAZIOA” lelopean Donostian burutuko den manifestaldi nazionala deitzen dugu.

Herrialde Katalanetako zein Euskal Herriko jendarte zabalak beren etorkizuna libreki erabakitzeko zor zaien Autodeterminazio edo erabakitzeko eskubidea Estatu espainiarrari exijitzen dioten eguna bihurtuko da uztailaren 10a. Bi nazio oinarrizko eskubideen alde kalean, bi nazio ukazioaren zikloari amaiera emateko eta bakoitzaren aitortza Estatu espainiarrari exijitzen.

Bertan gauden alderdiok euskal herritar orori manifestaldian parte-hartzeko gonbidapena luzatzen diegu. Era berean, eragile sozial, sindikal zein politikoei deialdira atxikitzeko eta manifestazioan parte-hartzeko dei egiten diegu.

NAZIOA GARA.
AUTODETERMINAZIOA.
UZTAILAREN 10ean, DENOK DONOSTIARA!