2010/07/14

Xabik tortura testigantza berretsi dio epaileari

Atzo, uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean. Xabier, 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen.

Xabik gertaera hauen harira jarritako salaketa dela eta, atzo Alicanteko epaitegian egon zen bere tortura salaketa berresten. Berak emandako testigantzaren arabera, etengabeko legez kanpoko galdeketak jasan zituen mehatxu eta iraindu egiten zuten bitartean bere aurkako inkulpazioa lortzeko nahiarekin. Gorlizetik Bilboko komisariara eramaten zuten bitartean, poliziek Sopelako hondartzako parkinera eramango zutela esan zioten, bertan inor egongo ez zela esanez eta bertan nahi zutena egingo ziotelarik. Bere lagunak atxilotuak zeudela sinistarazi zioten eta une batean, Bilboko komisarian oihuak entzutera heldu zen, bere lagunenak zirela sinistuz. Bilboko komisarian, komun batean eduki zuten sartuta, etengabe zutik eta paretari begira egotera behartuz. Bestalde, mehatxuak eta irainak egiten zizkien poliziak identifikatzeko gai dela esan du, zehatz-mehatz, deklarazio polizialean presente egon ziren bi poliziak zirela esanez.

Torturaren Aurkako Taldetik, beste behin ere salatu nahi dugu inkomunikazioak indarrean jarraitzen duen bitartean, horrelako salaketak egoten jarraituko dutela. Inkomunikazioa da torturatzeko esistitzen den inpunitate esparrua ahalbidetzen duen tresna eta horren desagerpenarekin lortuko dugu bakarrik torturarekin amaitzea. Xabierren kasuan ere, ikusi dugu zein den poliziak erabiltzen duen manuala norbere aurkako inkulpazioak lortzeko. Jakin badakigu polizia guztiek erabiltzen dutela tortura, eta hori argi geratu zen duela hilabete batzuk atxilotu baten etxean agertutako txostenean. Atxilotuek ez dute inolako manualik erabiltzen; manuala erabiltzen duten bakarrak euskal herritarrak atxilotu eta torturatzen dituzten polizia guztiak baino ez dira.

Albisteak:

ETENGABE

GARA

BERRIA


No hay comentarios:

Publicar un comentario