2010/06/10

Euskal langileok, gure etorkizunaren jabe


Larunbat honetan, hilak 12, arratsaldeko 17:30ean eta Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuta, manifestazio Nazionala burutuko da, EUSKAL LANGILEOK, GURE ETORKIZUNAREN JABE leloarekin

Euskal Herriko gehiengo sindikalak (LAB, ELA, ESK, STEE/EILAS, EHNE, HIRU) larunbatean, ekainak 12, burutuko den manifestaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. Espainiar estatuak krisiaren aurrean jarri nahi dituen neurriei aurre egin behar zaiela adierazi dute; denak langileon kaltetan eta patronalaren mesedetan eginak baitaude: "batetik arlo publikoan murrizketa merkatu pribatuaren mesedetan, eta beraz, merkatuaren jabe direnen mesedetan, eta bestetik, langileon eskubide sozial eta laboralak murriztea, langilerian eskubide gutxiago patronalaren beti botere gehiago dela jakinik".

Honekin batera langileok politikak aldatzea behar dugula adierazi dute, horretarako hori ziurtatuko duen marko berria ezinbesteko dugula aipatu dutelarik. "Partidu politikoei dei egiten diegu langileon egoeraren aurrean konpromisoak bereganatu ditzaten, iniziatiba har dezaten langileon eskubideak ziurtatuko dituzten politikak bultzatzeko, politika horiek hemen finkatu eta erabaki daitezen markoa bultzatzeko."

No hay comentarios:

Publicar un comentario