2010/06/03

Ekainean, presoak borrokan. Xabi ere borrokan


Ekainean zehar borrokaldiak burutuko dituzte frantziar eta espainiar estatuetako hainbat espetxetan

Urte osoan zehar luzatuko den borrokaldi iraunkorraren baitan hainbat espetxetan ekimenak burutuko dira. Kolektiboari ezarritako muturreko egoerak salatuko dituzte. Kalean ere ekimen ugari burutuko dira.

Euskal preso politikoak borrokaldian:

Urtarrilean hasi eta urte osoan luzatuko den borrokaldi iraunkorraren baitan ekainean zehar hainbat espetxetan ekimenak burutuko dira. Borrokaldiaren aldarrikapen nagusiak honakoak dira:

- Euskal preso politikoei ezartzen ari zaien biziarteko zigorrarekin amaitzea.

- Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen kaleratzea.

- Euskal presoen aurkako sakabanaketa eta bakartze politikaren amaitzea.

- Senideen aurkako miaketa eta jazarpenekin amaitzea.

Borrokaldian sartu diren espetxeak hauek dira:

Espainiar estatuan:

Foncalent (Lexuri Gallastegi -Berango-, Xabier de la Maza -Gorliz-)

Puerton I (Iñigo Gutierrez -Algorta-)

Puerto III (Aitor Cotano -Algorta-)

Ocaña I

Castello-Albocasser (Jagoba Terrones, Patxi Markes -Berango-)

Zuera (Iñaki Bilbao -Urduliz-)

Herrera (Aimar Hidalgo -Algorta-)

Huelva (Gorga Garcia Sertutxa - Algorta-)

Logroño

Algeciras (Ibai Aginaga -Berango)

Frantziar estatuan:

Toloune

Claivaux

Rennes

Val de Reull

Hilabete honetan hainbat ekimen burutuko dituzte espetxe hauetan aurkitzen diren euskal preso politikoek. Besteak beste gose grebak, itxialdiak, plantoak, komunikazio grebak, espetxe janariari uko egiteak, propaganda ekimenak, gutun bidalketak, instantzia sartzeak e.a.

Urte osoan zehar luzatuko den borrokaldia:

Euskal preso politikoen aurka ezarritako salbuespeneko neurriek eta oro har Kolektiboa suntsitzeko helburuz aurrera eramaten ari diren espetxe politika ankerrak beti izan dute aurrean euskal preso politikoen jarrera irmoa beraien eskubideen defentsan. Azken urteotan Kolektiboaren aurkako salbuespeneko neurrietan sakontzeko urratsak eman dituzte espainiar nahiz frantziar estatuek, eta egoera larri honi erantzun irmo bat emanez urte osoan zehar luzatuko den borrokaldiari ekin zion Kolektiboak urtarrilean.

Urtarrilean Kolektibo osoak batera egin zituen protesta ekimenak, besteak beste itxialdiak, baraualdiak eta komunikazio grebak burutu zituztelarik.

Otsailean aurrez aurreko bisiten harira senideen aurka emandako jazarpenari espetxe ezberdinetan erantzuna eman zitzaion, azken asteburuan komunikazio grebak eta plantoak burutu zituztelarik.

Martxoan espainiar nahiz frantziar estatuetako hainbat espetxetan ekimen propioak burutu zituzten, espetxe bakoitzak erabaki zuelarik zein modutan burutuko zituzten borrokak. Gose greba luzeak izan ziren tartean, Fleuryn adibidez.

Ekainean jarraipena izango du borrokaldi mugikorrak, eta hainbat espetxetan dauden euskal preso politikoek ekimen ugari burutuko dituzte, euskal preso politikoen eskubideen alde.

Borrokaldiaren helburuak:

Euskal preso politikoei ezartzen zaizkien muturreko egoerei erantzun eta preso politiko bezala dagozkien eskubideak aldarrikatzea izango da borrokaldiaren helburua.

Euskal preso politikoei biziarteko zigorra ezarri zaie:

51 euskal preso politikori ezarri diete Espainiako Entzutegi Goreneko doktrina, legeztaturiko biziarteko zigorra hain zuzen ere.

- 20 urte baino gehiago espetxean daramatzate 53 euskal preso politikok

- 25 urte baino gehiago espetxean daramatzate 13 euskal preso politikok

- Jon Bilbao Morok 28 urte bete zituen espetxean pasa den urtarrilean

- Jon Agirrek 29 urte bete zituen espetxean pasa den maiatzean

- Jose Mari Sagardui Gatzak 30 urte beteko ditu espetxean uztailean.

Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen egoerak larria izaten jarraitzen du:

*

Bost euskal preso politiko espetxean dituzte preso gaixotasun larriekin. Tartean eskizofrenia eta minbizia bezalako gaixotasunak dituzten presoak daude.
*

Zazpi euskal preso politiko espetxealdi arindua betetzen ari dira etxean, kontrol neurri zorrotzekin.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboan 714 preso daude:

- Zortzi bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan.

- Hiru daude Portugalen

- Bat dago Ingalaterran

- 165 frantziar estatuan

- 537 espainiar estatuan

Aurreko datuek ondo erakusten duten bezala sakabanaketak indarrean jarraitzen du:

- Urte honetan lau istripu eragin ditu

- Lau istripu hauetan zazpi lagun izan dira kaltetuak

- Bi lagun izan dira zaurituak

Azken hilabeteotan espetxe barneko bakartze politikan sakontzen ari direla ikusten ari gara, besteak beste Valdemoron, Tarasconen, Soto del Realen, Navalcarneron, Le Mansen, Poitieresen, Rennesen, Caceresen, Estremeran e.a. Aipagarriak dira zentzu honetan Tarasconen eta Poitiersen euskal preso politikoek buruturiko gose greba luzeak.

Bisitetara bidean eta bisitetan bertan senideen aurkako jazarpenak ez du etenik. Poliziaren jazarpena areagotzen ari da, kontroletan denbora luzez edukitzen dituztelarik senideak. Aurrez aurreko bisitetan berriz senideak miaketen jomuga izaten jarraitzen dute, astebururo hainbat bisita galtzen dituztelarik preso eta senideek. Jaenen hamazazpi egun eman dituzte gose greban, eta Almerian zazpi hilabetean 100 aurrez aurreko baino gehiago galdu dituzte preso politikoek, maiatzean komunikazio greban egon direlarik.

Espetxeetan egoerak oso larria izaten jarraitzen du eta espetxeetako egoera larriari erantzuteko xedea du borrokaldiak. Espetxeetako egoera muturrera eraman duten heinean kalean presoekiko elkartasunak errepresioaren jomugan jarraitzen duela ikus dezakegu. Azken asteotan bertan ditu honen inguruko adibideak ere. Pausoz pauso ekimena debekatu dute Urola Kostan, Andoaingo herrikoan eta Oreretako gaztetxean sartu dira argazkien aurkako sorgin ehizan, eta Txosnetan ere lehen sarrera egin du Ertzaintzak Beasainen. Apirilean buruturiko polizia operazioan preso politikoen abokatuak, senideak eta preso ohiak izan ziren atxilo eramanak.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu ekainean zehar burutuko diren ekimenetan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario