2010/06/13

Ekainaren 29an GREBA OROKORRA

Milaka eta milaka langile eta herritarak Bilboko kaleetan zehar manifestazio erraldoia egin dute. Mobilizazioaren amaieran Ainhoa Etxaide (LAB) eta Txiki Muñoz (ELA) sindikalistek hitza hartu dute eta euskal langileen aurkako eraso handi hau salatu dute. Mobilizazioa eta erantzuna beharrezkoa da. Euskal Herriak erantzun behar du eta erasoaren neurriko erantzuna eman behar dutela adierazi dute. Hori dela eta, datorren ekainaren 29an, Hego Euskal Herri osoan, Greba Orokorra deitu dute. Deialdi hau lantzeko, guztion ahalegina eta ekarpena eskatu egin dute. Langileok eta herritarrok mugitu beharra dugu gure auzokideak konbentzitzeko, Greba on bat lortzeko eta mobilizazio zabala garatzeko. Euskal Herriak beste marko politiko bat eta beste politiko batzuk behar dituela aldarrikatu dute.

"Langileak behin eta berriz erasoak" jasotzen ari direla esan du Muñozek, eta horri aurre egiteko modua mobilizazioa dela. "Eskubideak borroka eginda gauzatzen dira". Etxaidek salatu du "negoziazio kolektiboa indargabetu" nahi dutela gobernuek eta enpresaburuen elkarteek. Sindikatuek etzi emango dituzte grebari buruzko xehetasunak.

Eragile eta alderdi askoren sostengua jaso du gaurko ekimenak, eta Bilbon egon dira ezker abertzalea (Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia) eta EA (Pello Urizar). Eragile politikook nabarmendu dute lan erreforma ezin dela onartu eta mobilizatu beharra dagoela. (Iturria: SOPELA.NET)

No hay comentarios:

Publicar un comentario