2010/05/17

URIBE KOSTA ERE ZUTIK!

Igande honetan, maiatzaren 16an, Uribe Kostako Ezker Abertzaleak agerraldi jendetsua egin du Sopelako pilotalekuan. Ezker Abertzalearen 200 kide elkartu dira azken hilabetetan garatu duten eztabaidatik atera diren ondorioekin bat egiteko eta ondorio horiek gauzatzeko bidean emandako urratsei haien atxikimendua emateko. Hona hemen ekitaldian grabatu dituzten bideoak:










Sopelako zinegotzi independentista den Wilik agerraldia aurkeztu du. Ondoren Goio kide historikoak eta Garazi kide gazteak URIBE KOSTA ERE ZUTIK! adierazpena erderaz eta euskaraz irakurri dute.

Adierazpen honekin Uribe Kostako Ezker Abertzalearen kideek "eztabaida honetatik atera berri ditugun ondorioekin eta gauzatzen ari garen bidearekin bat egiten dugu. Herri honen borroka luzearen fase berri batean sartzen ari gara. Ez da ezeren amaiera, iniziatiba politikoa berreskuratzeko hautuaren eskutik askatasunerantz doan bide berri baten hasiera baizik" esan dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario