2010/05/18

BROTE BERDEAK PLENTZIAN: SORO BAT PARKE PUBLIKO BATEAN


Aspalditik Euskal Herriko hiri, herri eta auzo askotan ohitura da hilik dauden etxeak, pabiloiak, lantegi zaharrak edo beste eraikin mota batzuk okupatzea. Bizitzarik gabeko lekuak dira, galtzeko arriskuan, kasu gehienetan espekulazio proiektuetan nahi gabe parte hartzen dutenak. Baina okupazioari esker, amesgaizto batetik errealitaterik politenera pasatzen dira, distiraz beteta.

Okupazio-adibide gutxi daukagu Plentzia eta Gorlizen. Bai eskualdean, baina hemendik ezer ez. Horregatik harrituta geratu gara Mentxaka Zugastia parkean lursail zati bat soro bihurtu dutela ikusi dugunean. Ez dakigu zer erein duten, baina lurrak eman dezakeen onena opa diegu!

Animo pues!


No hay comentarios:

Publicar un comentario