2010/05/04

GONBIDAPENA PLENTZIAKO UDAL GOBERNUARI

Ezker Abertzaleak zaborraren atez ateko bilketaren inguruako hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako. Hori dela eta, hitzaldira joateko gonbidapena luzatu diogu Plentziako Udal gobernuari, atez ateko bilketaren eredua kontuan har dezan.

Usurbilgo herrian bada urtebete zaborraren atez ateko bilketa martxan jarri zela. San Markoseko mankomunitateak argitara emandako azken datuen arabera, Gipuzkoa osoan baino hondakin organiko gehiago bildu da Usurbilen bakarrik. Esaterako, Usurbilen (5.919 biztanle) 2010eko martxoan 77.500 kilo bildu ziren, eta, aldiz, 5. edukiontziaren bitartez, Gipuzkoan 5. edukiontzia duten auzo eta udalerrietan (87.275 biztanle) 68.951 kilo.

Usurbilgo herriak praktikan erakutsi du beste bide batzuk daudela zaborra biltzeko eta, horrela, errausketa beharrezkoa ez izateko. Bizkaian, Bizkaiko Foru Aldundiak behin baino gehiagotan esan du bere apustua 5. edukiontziaren aldekoa dela eta arestian aipatutako datuek agerian uzten dute atez ateko bilketarekin hondakin organiko gehiago biltzen direla.

Horregatik, honen berri emateko eta beste eredu bat praktikara eramatea posible dela erakusteko, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldetik hitzaldia antolatu dugu, datorren ostegunean, maiatzak 6, arratsaldeko 19:30ean, zaborraren atez ateko bilketaren inguruan. Hitzaldia Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilboko eraikineko areto nagusian izango da (Hurtado Ametzaga, 6). Hizlaria Imanol Aspiroz izango da, Usurbilgo alkateordea eta San Markos Mankomunitateko lehendakariordea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario