2010/05/27

PLENTZIAN ETA GORLIZEN, DEMOKRAZIA ZERO!

7 urte apartheid egoeran. Eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoak, stop!

Gaur, hilak 27, zazpi urte bete dira ezker abertzalea Plentziako eta Gorlizko Udaletxetatik kanporatu zutela. Espainiako Auzitegiek, Espainiar estatuak eta berau kudeatzen duen PSOE alderdiak, alderdi legearen bidez, aukeratua izateko eta aukeratzeko eskubidea urratu zuten, beste behin ere. Baina urte hauetan demokraziaren aurkakoa den lege horren gainetik herritarrek hitz egin dute eta beren ordezkariak aukeratu dituzte, horren adibide duela 3 urte ANV/EAE-ren zerrendek jasotako bozka kopurua Plentzian eta Gorlizen, edota duela 7 urte Plentziako Haize Abertzalea eta Gorliz Aurrera herri ekimenek jasotakoa.

Azken 7 urte hauetan alderdien legearen bidez gure herrietako biztanleriaren zati bat baztertu egin nahi izan dute berau desagerrarazteko, eta gaur eta hemen ozen esan behar dugu ez dutela lortu eta ez dutela lortuko. Lanean jarraitzen dugu gure herriak euskalduntzearen alde, injustizia sozilalak salatzen eta bestelako eredu sozioekonomiko baten alde, hirigintza eredu jasangarri baten alde, gure herriko gatazka politikoa bide demokratikotatik konpotzeko, bestelako jai eredu bat aldarrikatzen,... eta aurrerantzean ere jarraituko dugu. Udal ordezkari egiten gaituena ez baita legea, herritarren borondatea baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario