2010/05/07

Torturarik ez! Ilegalizaziorik ez! Proiektu guztien garapenari bai!

Iragan azaroaren 24an, 34 gazte independentista atxilotuak, torturatuak eta gehien-gehienak espetxeratuak izan ziren. Sarekada horren baitan, hilabete beranduago, Xabi De la Maza gorliztarra atxilotua izan zen; ondorioz, inkomunikatua, torturtua eta espetxeratua izan zen.

Inkomunikazioaldiko galdeketetan jasandako torturen bidez, bere buruaren kontrako inkulpazioak egiteaz gain, Uribe Kostako 10 gazteren aurkako inkulpazioak sinaztarazi zizkioten Xabiri. Ondorioz, eskualdeko 8 gazteren eta Erromoko beste 2ren izenez osatutako zerrenda beltza egin zuen poliziak, edozein unetan, egoera politikoak hala eskatzen duenean, horiek ere atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko arrisku bizian aurkitzen dira.

Amaiererik ez duen zurrunbilo horrekin bukatzeko eta gure herriko gazteak babesteko ekimena jarri da martxan. Gazte horiek esparru desberdinetan lan egiten dute, gaztetxeetan, komunikazio proiektuetan, jai herrikoietan… eta bizitza erabat publikoa egiten dute.
Beraien delitu bakarra gazteak eta independentistak izatea da, eta hori Euskal Herrian, tortura eta kartzelarekin ordaidu daitekeela badakigu.

Hortaz, datozen bi asteetan gazteoi elkartasuna eta bebesa emateko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.

MAIATZAK 7, 20:00etan, Eskualdeko Manifestazioa Telletxen.
MAIATZAK 8, 13:00ean, Kontzentrazioa Kolas plazan.
MAIATZAK 21, 20:00etan, herri mailako Manifestazioa Kolasen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario