2011/03/23

MATRILLUNE BIDEA HONDATU DUTE, KAMIOIAK MODU ILEGALEAN PASATZEAGATIK

PLENTZIAKO EZKER ABERTZALEAK AUZO-BIDE BAT APURTZEA SALATU DU, BERTATIK KAMIOIAK MODU ILEGALEAN PASATZEAGATIK

Azken asteetan mozketa-lanak egin dituzte Musurietako basoetan (Barrika). Mozketa horretatik ateratako enborrak garraiatu dituzten edukiera handiko kamioiak Matrillune Bidetik pasatzen ibili dira, bidea laburtzeko asmoz. Matrillune Bidea Plentziako auzo-bidea da eta kamioi hauek daukaten tona-kopuru altuaren ondorioz, erabat hondatuta geratu da.

Orain dela aste batzuk, Ezker Abertzaleak gertaera hau salatu zuen Udaletxean aurkeztutako idatzi baten bitartez, hainbat argazki zituena. Udaletxeko Bulego Teknikoak eta Udaltzaingoak egindako ikerketa bateratuaren ostean, kamioien enpresak aipatutako bidetik ibiltzeko baimenik ez daukala onartu dute. Bulegoan bertan esan dutenez, enpresak bidea “berdintzeko” konpromisoa (hitzezkoa) hartu du lanak bukatutakoan; konpromiso hau betetzen dela ziurtatu beharko dute Udaletxeko teknikariek, eta teknikari horiek euren oniritzia eman ezean, Barrikako Udaletxean jarritako fidantza ez litzaioke bueltatu beharko kamioien enpresari.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dizuegu debekatuta dagoela Matrillune Bidetik kamioiak ibiltzea, bidea mendi-hegal batean egonda, behera etortzeko arriskua baitago.
__________________________________________________________

LA IZQUIERDA ABERTZALE DE PLENTZIA DENUNCIA LA DESTRUCCION DE UN CAMINO VECINAL POR EL PASO ILEGAL DE CAMIONES

Durante las últimas semanas se han llevado a cabo trabajos de tala en los montes de Musurieta (Barrika). Los camiones que han transportado los troncos de dicha tala han aprovechado para atajar por Matrillune Bidea, camino vecinal de Plentzia, que han acabado destrozando por el gran tonelaje de los mismos.

Este hecho lo denunció hace algunas semanas la IA, mediante un escrito presentado en el Ayuntamiento y que estaba acompañado de varias fotografías. Tras una investigación conjunta de la Oficina Técnica del Ayuntamiento y la Policía Municipal, han reconocido que la empresa de camiones no tiene permiso para circular por dicho camino. Según apuntan desde la misma Oficina, la empresa se ha comprometido de palabra a “allanar” el camino una vez finalizado su trabajo, lo que tendrá que ser verificado por técnicos del Ayuntamiento y, en caso de que estos no dieran el visto bueno, no se devolvería la fianza depositada en el Consistorio de Barrika.

Por último, cabe recordar que la circulación de camiones por Matrillune Bidea está prohibida por peligro de hundimiento del camino, ya que éste está ubicado en una ladera.


2011/03/15

ALETXU ZOBARAN ETA BESTEAK ESPETXERATU EGIN DITUZTE

UKBERRI.NET

Aletxu Zobaran gorliztarra eta pasa den ostegunean Frantzian atxilotutako beste ustezko etakideak espetxeratu egin dituztela zabaldu du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Lau euskal herritarrak atzo eraman zituzten epailearen aurrera, 96 orduko inkomunikazio aldia agortu ostean. Errepresioaren kontrako erakundeak zehaztu duenez, Zobaran eta Iban Saez de Jauregi La Santen sartu dituzte, eta Urko Labaka eta Mikel Oroz, berriz, Fresnesen. Argazkian, joan den igandean ehun bat lagunek aldarrikatu zuten Plentzian Aletxu Zobaranen askatasuna.

2011/03/11

ALETXU ETA BESTEAK ASKATU!


UKBERRI.NET: Atzo Frantzian atxilotuetako bat Alejandro Zobaran gorliztarra dela zabaldu dute

Frantziako Polizia Judiazalak lau euskal herritar atxilotu zituen atzo gauean Belgikako mugatik gertu, ETAko kideak izatea leporatuta. “Lau atxilotuen artean Alejandro Zobaran Arriola, ‘Xarla’, ustezko ETAren buruzagi militarra dagoela” zabaldu zuen atzo Europa Press albiste agentzia espainolak. Informazio hori “terrorismoaren aurkako borrokaren iturrietatik” edan du aipatu agentziak. Zobaran Gorlizkoa da, 30 urte ditu eta Urederra komandoan ibili izana leporatzen diote, “2007an Frantziara ihes egin zuen arte”. Kazeta.info-k atzo jakinarazi zuenez, atxiloketak Frantziako iparrean jaso ziren, Willencourt herrian (Pas de Palais departamentuan), Belgikako mugatik hurbil. Ipar Euskal Herriko komunikabideak azpimarratu duenez, “Frantziako poliziak ez zituen bart atxilotuen izenak eman” eta ezagutu diren balizko datu bakarrak Espainiako Barne Ministeriotik Europa Press-i emandakoak izan dira. Oraingoz AAM-k ez du inolako daturik egiaztatu.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die atzo Frantziako poliziak atxilotu zituen lau militante politikoei, baita hauen senide eta lagunei ere.

Urteen joan etorrian antzeko polizia operazioetara ohitzen joan gara. Urteen joan etorrian hamaika aldiz saldu digute ETA erakundea errepresioaren bidez garaitzera doazela. Baina urteen joan etorrian gatazkaren konponbidea bide politikoetatik soilik etorriko dela agerian gelditu da.

Euskal Memoria Fundazioa eskainitako datuen arabera 50.000 euskal herritar atxilotuak izan dira arrazoi politikoengatik azken 50 urteotan. Gure herriko historia hurbilean errepresiorik ankerrena erabili dute estatuek, zapalkuntzaren aurrean Euskal Herriaren independentziaren alde altxatu diren militanteen aurka. Errepresio modu ankerrenak indarrean dituzte oraindik orain, eta hori erakusten du azken atxiloketek, tortura kasu larriek, espetxeetako gertaeren edo euroaginduen aplikazio masiboak.

Baina herri honetan prozesu demokratiko bat bururaino eramateko konpromisoan bat egin dute borondate anitzek. Eragile ugarik konpromiso argiak hartu dituzte bide horretan, tartean ETA erakundeak harturiko erabakiak ere zinez garrantzitsuak izan direlarik prozesu demokratikoaren oinarriak jartzeko. Espainiako eta Frantziako Gobernuek aldiz errezeta zaharrekin jarraitzen dute gaur gaurkoz.

Prozesu demokratikoan aurrera egiteko urratsak ematera behartu behar ditugu bi Gobernuak. Hartu behar dituzten neurrien artean dago atxiloketa oro gelditzea.

Zentzu honetan, Amnistiaren Aldeko Mugimendutik deia luzatu nahi dugu atxilotuen auzo eta herrietan datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

2011/03/01

HITZALDIA PLENTZIAN: "HONDAKINEK BADUTE IRTENBIDEA"

Kandelaria Kultur Elkarteak antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoak 5, larunbata, 12:00etatik aurrera. Hona hemen antolatzaileen oharra:

"Hondakinen kudeaketa gero eta konplexuagoa da, gero eta material desberdin gehiago erabiltzen dugulako eta, batez ere, gero eta zabor gehiago sortzen dugulako. Baliabideak mugatuak dira. Mundua husten ari gara zaborrak gainezka egiten digun bitartean.

Orain arteko bidetik jarraituz gero, oso urte gutxitan egingo dute gainezka Bizkaiko zabortegiek eta erabaki egokiak hartu ezean, Euskal Herriko txoko ezberdinetan eraiki nahi duten errauste plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakor honetara.

Zer zentzu dauka lehengaiak (papera, kartoia, beira, plastikoa eta janari kondarrak…) erretzeak?

Guztiok diogu birziklatzen dugula, baina orokorrean sortzen ditugun hiri hondakinen % 23 baino ez dugu gaika biltzen, % 90 birziklagarria denean.

Arazoa larriagotu baino lehen, birziklatze-tasa handitu eta, batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu Bizkaia osoan, jada Gipuzkoako Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan dagoen berbera: atez ateko bilketa.

Gaur egungo inertziari buelta eman diote herri hauetan. % 80tik gorako gaikako biltze portzentajeak lortuz, herritarren osasuna eta etorkizuna bermatzeko.

Hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka inongo zentzurik; ez ingurugiroaren ikuspegitik, ez ekonomiaren ikuspuntutik, ezta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunetik begiratuta ere.

Konponbidearen arloan, Zero Zabor filosofia zer den azalduko dugu eta ATEZ ATEAri atal berezi bat eskainiko diogu.

Kontsumitzen duguna beharrezkoa dugun, botatzen duguna ondo botatzen dugun, ekoizten dena ondo ekoizten den, eta abar. Zertarako egin gauzak erdipurdi, gauzak ondo egitea dagoenean.

Guztiaz elkarrekin solasaldi bat edukitzeko gonbitea egiten dizuegu:

  • HERRIA: Plentzia
  • EGUNA: martxoak 5, larunbata
  • LEKUA: Goñi Portal Kultur Etxea
  • ORDUA: 12:00etan
  • GAIA: “Hondakinek badute irtenbidea”
  • HIZLARIAK: Gipuzkoa Zero Zabor elkarteko Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi.
  • Antolatzaileak: KANDELARIA KULTUR ELKARTEA eta GIPUZKOA ZERO ZABOR ELKARTEAK.

Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara".

2011/02/20

LANAK AREATZA KALEAN ETA LANPOSTUAK

Aste honetan eskaera berri bat egin diogu Udal gobernuari:

LANAK AREATZA KALEAN ETA LANPOSTUAK

Laster Areatza kalea konpontzeko hasiko diren lanen inguruan (prentsan azaldu denaren arabera 450.000 euroko aurrekontuarekin), Udaletxeari lan hauetan herriko langabetuak kontratatzeko ahalegin guztiak egin ditzan eskatzen diogu.

IRUDIAN: Langabezi tasa % 3,90 igo egin da urtarrilean Plentzian

OBRAS EN AREATZA KALEA Y PUESTOS DE TRABAJO


En relación a las obras para reparar la calle Areatza y que próximamente darán comienzo (presupuesto de 450.000 € según lo aparecido en prensa), exigimos a este Ayuntamiento que ponga en marcha todos los medios necesarios para contratar a vecinas y vecinos desempleados en dicha obra.

2011/02/11

OTSAILAK 13: TORTURARIK EZ! INKOMUNIKAZIO AMAITU!


Mobilizazioak:

>> otsailak 11, ostirala, 20:00, Telletxe, Algorta

>> otsailak 11, ostirala, elkarretaratzea 20:00etan Sopelako Udaletxeko plazan

>> otsailak 13, igandea, 12:30, Arriaga, Bilbo

2011/02/06

ZORIONAK XABI!!!!


Xabiren urtebetetzea asteartean izango da, otsailaren 8an.

Aukera ona da postal, gutun edo zerbait bidaltzeko, urteak egiteaz batera beren konpromisoan eredugarri dugun pertsona berezi honi zorionak eta eskerrak eman eta gure elkartasuna adierazteko.

Zorionak Xabi. Eta eskerrik asko erakusten duzun adore eta kemen horregatik!

Helbidea:

Xabier De la Maza Peña
C.P.Fontcalent
03113 Alicante (Alicante)

XABI ASKATU!!!
ETXEAN NAHI DITUGU!!!