2010/10/06

Urriak 12, asteartea, martxa berdea Iruñean



Ezker Abertzaleak Independentistak Sareak datorren astearterako Iruñean deitu duen martxarekin bat egin nahi du. Urriaren 12a Hispanitatearen eguna da, euskaldunok ospatzeko ezer dugun eguna. Guardia Zibilaren eguna eta Amerikako herrien koloniazioaren eguna. Urriaren 12a inposatutako jai egun bat da, ukazioaren eguna.

Independentistak Sareak deitu duen martxak horri aurre egin nahi dio, gure herriak Ameriketan Espainiatik bereizi ziren herriek bezala. Aurten 200 urte betetzen dira Ameriketako independentzia prozesuak hasi zirenetik. 200 urte hauetan herrialde berriak sortu dira eta Espainiaren ukazioa baino ezagutu ez zuten herrialdeetan. Gure herrian independentziaren aukera irekitzeko garaia da, proiektu guztiak egingarri izango diren marko demokratikoa eskuratzeko garaia. Horretarako herri aktibazioa behar-beharrezkoa da, independentziaren aldeko indarrak bildu eta gehiengoa garela adierazi behar dugu.

Munduko herrialde askok lortu zuten bezala, Ameriketako herriek orain 200 urte hasitako prozesuan lortu zuten bezala edo orain dela gutxi Europako beste herri askok lortu duten bezala "Guk ere independentzia" aldarrikatzeko unea da. Iruñekoa benetako olatu berde bilakatu behar dugu, gure herriko bazter guztiak ureztatuko duen uholdea. Martxa Berdea Golem zinemetatik abiatuko da, urriaren 12an, arratsaldeko 17etan. Ezker Abertzaleak independentista guztiei deitu nahi die bertan egoteko.

Urriaren 12an ez dugu zer ospatu!
Independentzia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario