2010/12/29
2010/12/28
Kirol Selekzioen ofizialtasunaren alde ekiteko deia
Euskal Herria Pirinioen bi aldeetan hedatzen den herria da, administrazio ezberdinen pean egon arren nazioa osatzen dugu. Eta herri guztietan gertatzen den bezala gure kirolariek eskubidea dute euren koloreak Nazioarteko txapelketetan defendatu, leihatu, irabazi edo galtzeko.
Gaur egun ukazioa baino ez dugu ikusten. Kirolariek euren koloreak defendatzeko ezintasunak jarraitzen duen bitartean beste selekzio eta nazio batzuk defendatzera behartzen dituzte. Gainera herri osoari ukatzen zaigu gure selekzioak animatu eta jarraitzeko eskubidea. Finean, gure herriaren ukapenean eraikitzen den politika honek Euskal Herriaren bisibiliazazioa suntsitzea du helburu.
Ezker Abertzaleak argi du asteazkeneko futbol lehia bi selekzioren arteko norgehiagoka baino askoz gehiago dela. Federazio eta gobernutxoen gogo ezaren aurrean eskubideen aldarrikapen sakona da; futbolariek euren elastiko berdea baino askoz gehiago defendatuko dute egun horretan: Euskal Herriak nazioarteko eremuan ordezkatua izateko duen eskubidea, hain zuzen ere.
Honegatik guztiagatik herritarrei dei egiten diegu, abenduaren 29an, Bilbon “NAZIOA GARA, OFIZIALTASUNA!, Lortu behar dugu, lortuko dugu!” lelopean, ESAITek antolatutako ekimenetan parte hartzera. Bereziki Areatzatik abiatuta arratsaldeko 18:30ean, egingo den manifestazio nazionalean parte hartzera deitu nahi dugu, guztion artean gure nazio eskubideen alde egin dezagun.
Ezker Abertzalea
2010eko Abenduaren 27a
2010/12/24
2010/12/19
XABI ETA ALFON ETXEAN NAHI DITUGU!
Iturria: KOSKA IRRATIA
Xabi de la Maza preso gorliztar eta Alfon Etxegarai plentziar erbesteratuari elkartasuna adierazteko martxa burutu zen Gorlizko udal plazatik Plentziako plazaraino; 160 pertsonatik gorako manifestazioa arratsaldeko hotzaren artean bi herrien arteko bidea bete zuten.
Plentziako plazan Xabiren lagun kuadrilla, herriko Gazte Asanblada,amnistiaren mugimendua eta herriko kuadrillen elkartasun komunikatuak irakurri ziren ; eusko gudariak abestuz amaitu zen mobilizazioa.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
2010/12/18
Gaur Xabier de la Maza eta Alfonso Etxegarairen aldeko manifestazioa Gorliztik Plentziara
Xabier de la Maza gazte gorliztarra 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Hiru egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen mutilak. Egun, Alacant aldeko Fontcalent espetxean daukate, Gorlizetik 825 bat kilometrotara, autoz joateko. Alfonso Etxegarai plentziarrak, berriz, 25 urte bete ditu aurten deserrian. 1986ko abuztuaren 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Gineako Golkoko 1.001 kilometro koadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean.
2010/12/16
2010/12/14
2010/12/07
ONGI ETORRI, ARANTZA!

Bilbo Branka: Harrera beroa eskaini zioten bart preso politikoen abokatua izateagatik zortzi hilabetez preso izandako Arantza Zuluetari
Zulueta abokatua apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak euskal presoekiko elkartasunaren kontrako sarekada politiko baten baitan. Geroztik bakartuta izan dute Espainiako Caceres eta Malagako espetxeetan. Azkeneko honetan 13 eguneko gose greba burutu zuen isolmanendutik atera ahal izateko.
2010/12/06
ABENDUAK 12, XABI ETA ALFONEN ALDEKO MENDI MARTXA
Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean.
Xabi, beste hainbat gaztek bezala, herria hobetu eta aldatu nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, bere koadrilarekin jaiez gozatzen du. Xabik, beste hainbat gazt bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere familia maite du. Xabi gure laguna da! Zein da bere delitua? Gazte eta aske izatea! Xabi, Euskal Herriko hainbat gazte bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten beldurragatik.
Aurten Alfonso Etxegaraik 25 urte bete ditu deserrian. 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko
Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu zezaten.
Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratuko, hori baita espainiar eta frantses gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean...) ekin dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula etsiko Xabi eta Alfon etxera ekarri arte, sistema hau suntsitu arte.
Abenduaren 12an, igandea, gure lagunak pausoz pauso Plentzia eta Gorlizera hurbiltzeko Astondotik Armintzara mendi martxa burutuko dugu. Armintzako frontoian bazkalduko dugu (bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta denon artean konpartituko dugu)
ALFON ETA XABI ETXERA!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!
(Iturria: Etengabe)
2010/12/05
PLENTZIAKO UDAL GOBERNUAREN ERASO BERRIA EUSKARARI
Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko asmoz, Grupo Independienteari oroigarrian kokatuta dagoen plaka lehenbailehen aldatzea eskatzen diogu.

Con el fin de respetar los derechos lingüísticos de las y los ciudadanos, exigimos que se cambie la placa que se colocará en el monumento más arriba mencionado.