
2010/11/28
UDAL GOBERNUA ADARRA JOTZEN ARI ZAIGU!

2010/11/26
ESKAERA BERRIA PLENTZIAKO UDAL GOBERNUARI
Haur eskolaren gainetik pasatzen den kableak sortu ahal dituen eragozpenak edo arriskuak sortzen digun ardura azaldu nahi genuke. Kable hau eraikinaren gainetik distantzia egokian pasatzen dela aztertzea eta argitzea eskatzen dugu.
NUEVA PROPUESTA PRESENTADA AL GOBIERNO LOCAL DE PLENTZIA:
Queremos mostrar nuestra preocupación por los posibles riesgos que puede generar el cable del tendido eléctrico que sobrevuela la haur eskola. Exigimos que se verifique que la distancia a la que pasa este cable del mencionado edificio es la correcta y no supone ningún riesgo ni para las y los usuarios ni para las y los empleados del mismo.
PLENTZIAKO EMAKUMEOK NAZKATUTA GAUDE…
Abuztuan herriko gobernu taldeak emakumeenganako duen tratu iraingarria salatu genuen. Orduan, Zubi Zuri pasabidean argazkiz eta testuz hornituriko xaflak kokatu zituzten: pasadizo desberdinak biltzen dituzten testuen artean, itsasgizonen garrantzia azpimarratzen den bitartean, gure herriaren garapenean emakume plentziarrok bete izan dugun papera guztiz baztertzen da.
Hilabete batzuk pasata, oraindik Grupo Independientek ez du bidegabekeri hau konpondu; are okerrago, bere jarrera errepikatuko du abenduaren 6an, Ondarreta ibiltokian kokatuko den itsasgizonaren oroigarria berrinauguratuko duenean ohorezko aurreskuarekin.
Onartezina da Plentziako udal gobernuak, XXI. Mendean, emakumeok herriko arlo guztietan izan dugun papera modu honetan diskriminatzea. Honek Grupo Independientearen berdintasunaren aldeko konpromiso eza erakusten digu, zertan eta, hainbestetan sinatzen diren genero berdintasuna eta norbanakoen eskubideak bermatzeko akordioetan, zertarako eta, ez betetzeko!

Pasados unos meses, el Grupo Independiente no sólo no ha reparado dicho agravio, sino que vuelve a repetirlo, esta vez brindando un exclusivo homenaje a los hombres marinos de la Villa con la reinauguración de la Estatua al Marino y aurresku de honor el próximo día 6 de diciembre.
Es inadmisible que en pleno siglo XXI el Ayuntamiento de Plentzia, con hechos como éste, siga discriminándonos y haciendo invisible el papel jugado por nosotras en todos los ámbitos de nuestra Villa. Esto nos demuestra la falta de compromiso del Grupo Independiente en la lucha por la igualdad de género y su hipocresía a la hora de firmar acuerdos en pos de nuestros derechos para luego no cumplirlos.
2010/11/21
URTARRILAREN 12AN EPAITUKO DITUZTE 2008KO MARTXOAREN 9AN ERTZAINTZAK PLENTZIAKO HAUTES- ZENTRU BATEAN ATXILOTU ZITUEN 9 LAGUN
Hona hemen UkBerri agerkari digitalak zabaldu zuen albiste eta Euskal Harria Indymediatik ateratako argazkiak:


2010/11/18
Arantza Zulueta isolatuta eta gose greban Malagako kartzelan

Benetako mendekua jasaten ari da euskal preso politikoen ohiko defentsari den Arantza Zulueta. Isolatuta dago apirilean atxilotu eta kartzelan sartu zutenetik. Malagan dago gaur egun Arantza. Pasa den azaroaren 15etik gose greba mugagabean dago egoera hau salatzeko asmoz . Apirilaren 14an atxilotu zuten Arantza Zulueta. Audientzia Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak aginduta Guardia Zibilak egindako operazio baten barruan atxilotu zuten beste hamar lagunekin batera. Beste abokatu bi ere atxilotu zituzten egun horretan. Polizia operazio hau errepresioa eta bere ondorio den kartzeletako eskubide urraketa salatzeko eta euskal presoenganako elkartasuna sustatzeko lan egiten duten pertsona, erakunde eta mugimenduak kriminalizatzeko estrategiaren testuinguruan burutu zen.
Pasa den urriaren 23tik dago Malagako kartzelan Arantza Zulueta. Beste inor ez dagoen moduluan dago espetxe horretara heldu zenetik. Gainontzeko presoekin, beraz, ezin du inoiz egon eta kartzelako funtzionarioekin baino ez du harremanik. Esan behar da, bertan zeuden lau euskal presoak beste toki batzuetara lekualdatu zituztela Arantza bertara eraman zutenean. Horien artean dago Jesus Mari Mendinueta, azken 16 urteak Malagan egon eta Castellora eraman zutena.
Apirilaren 14an atxilotu eta bost egunez inkomunikatuta egon ondoren, Madrileko Soto del Real espetxean sartu zuten Arantza. Bigarren egunean –ohikoa ez dena, bestalde, lehenengo kartzela honetan denbora luzeagoan egoten baitira presoak– Cacereseko kartzelako emakumeen modulura eraman zuten. Ordutik hona (irailean epaiketa baten lekuko izateko Soto del Realera eraman zuten tarte laburra kenduta) ez diote utzi beste euskal preso politikoekin harremanik izaten.
Caceresen egon zenean, urrian, bertan dauden euskal preso politikoek –Arantzak berak barne– bere egoera salatu eta isolamenduari amaiera emateko protestaldiari ekin zioten. Horretarako, isolamenduaren kontrako kartelak jarri eta “txapeoa” (ziegan itxita egotea) egin zuten. Zentroko zuzendariarekin hitz egin ondoren, egoera konponbidean jarri zen. Hala ere, Arantza Caceresetik atera eta Malagara eraman zuten. Han, isolamendu modulu batean dago, bakar bakarrik.
Arantza Zuluetaren gaur egungo egoera
Arantza Ziega txiki batean dago. Patio orduak kenduta –bi goizean eta beste bi arratsaldean ilundu duenean– egun osoa ematen du ziega barruan. Patioa ere neurri txikikoa da eta “v” forma du –metro 1 zabal alde baten, 3,5 bestean eta 9 bat metro luze–. Alde estuan kristal opakua du. Bertatik berari begiratu ahal diote, berak nork behatzen duen ikusi ezin duelarik.
Isolamendua bisitetara edo telefono deiak egitera eramaten dutenean ere ematen da. Espetxeko funtzionarioek eragotzi egiten diote momentu horietan ere beste pertsona batzuekin harremanik izatea.
Ziegan liburu bi eta arropa batzuk besterik ezin ditu eduki. Norbere gauza batzuk, arropa, gutunak,… geldituta daude eta gutunak eman egin behar ditu irakurri eta gero. Gutunak sistematikoki gelditu eta atzeman egiten dituzte,bai irteerakoak –gutun bi astean– , bai sartuko direnak. Horrela, kanpotik iristen zaizkion gutunen berri ematen zaio, baina Madrilera bidaltzen dira lehendabizi kontrolatzeko, eta asteak beranduago ematen zaizkio. Berak bidaltzen dituen gutunak ere Madrildik pasatzen dira.
Euskaraz dauden liburuak ere gelditu egiten zaizkio, nahiz eta euren legezko gordailua izan eta legezkoak diren argitaletxeek (Elkar, Susa, Txalaparta,…) banatutakoak izan. Liburu hauek Madrilera bidaltzen dituzte itzultzeko!!. Gauzak horrela, denbora asko igarotzen da hartzen dituen arte.
Azken lekualdatzeak bere familiarekin zegozkion “vis a vis” komunikazioak izan dituenean izan dora eta, ondorioz, abuztutik ezin izan dute ikusi bere gurasoek. Gainera, abuztura arte ez diote lagunen bisitarik eman.
Mendeku bila dabiltzala ematen du Arantza Zuluetak jasaten duen egoera ankerra ikusita eta egoera hori erabaki politiko baten ondorioa dela. Urteak eman ditu abokatu honek euskal preso politikoen defentsan eta espetxe politika eta espetxeetan ematen den oinarrizko eskubideen urraketa salatzen. Orain, ezarri zaizkion baldintzekin, abokatu defentsari gisa salatu dituen urraketa berberak jasaten ari da. Helburua argia da, min ematea, bere nortasuna haustea, portaera baldintzatzea, morala hondatzea, kanpo aldearekiko komunikazio guneak mugatzea eta bere kideekiko harremana ezabatzea. Isolatzea bai politikoki bai gizaki bezala ere. Bizi duen egoera azalduko duen beste arrazoirik ez dago.
Estamentu politiko, sozial, legal, humanitario eta instituzionalek salatu dutenez, euskal preso politikoei aplikatzen zaien espetxe politika estrategia politiko zabalago baten lanabesa da eta estrategia horren helburuak kartzela errealitatea baino harantzago daude. Espainiako gobernuko arduradun politikoek eurek behin baino gehiagotan esan eta baieztatu dute hori inolako konplexurik gabe. Beraz, ondorioztatu behar dugunez, helburu politikoen menpe daude eskubideen urraketa eta murrizketa eta espetxe errejimen ezberdinen ezarpena. Politikoki, sozial eta kulturalki hurbilekoak diren presoen kolektiboa haustea da, kasu honetan, helburua. Izaera politikoa duten beste helburu batzuetarako erabiliko lukete, lortzekotan, helburu hori.
Euskal preso politikoen taldeari eta euren senideei eragiten die estrategia honek. Pertsona bakoitzaren jarraipen iraunkor eta luzea, bakoitzaren ahultasunak eta beharrizanak detektatu eta bere kontra erabiltzea, espetxe tratamendu desberdinak jartzea saritu eta zigortzeko, espetxeratuta dauden pertsonen morala hondatzea gizaki legez eta fisikoki… Egunero ikusten ari gara hori eta estrategia anker honen arduradunek eurek ere ez dute hori ukatzen.
Salaketa eta erantzun globalagoa eskatzen duen egoera orokor baten aurrean gaude. Hala ere, Arantza Zuluetaren kasuan, bere atxiloketaren zirkunstantziak eta espetxean bizi duen egoera kontuan hartuta, azpimarratu egin behar dugu helburu politikoena. Horrek azal dezake jasaten ari den isolamendu eta zigor trataera. Mendeku argi eta garbia, abokatu honek euskal preso politikoen defentsan burutu duen lan nabarmenaren ondorioa.
Bere helbidea:
Arantza Zulueta Amutxastegi
Prisión Provincial de Málaga
Apdo 376
29.130 Alhaurín de la Torre
MÁLAGA
Gutuna edo postala idatz iezaiozu. Hori da egoera honetan gehien lagundu eta indartuko diona.
Arantza Zuluetaren lagunak.
2010/11/14
PLENTZIAKO UDAL GOBERNUARI EGINDAKO ESKAERA
Gainera, hasierako orrialde honetan bertan beste hizkuntza aukera batzuk (ingelera, frantsesa...) sartzea gomendatzen dugu.

Con el fin de respetar los derechos lingüísticos de la ciudadanía, exigimos que la página de inicio del Ayuntamiento de Plentzia sea modificada. Así, al acceder a ella en vez de que directamente los menús y contenidos aparezcan en castellano, se dé la oportunidad de consultar desde un principio sus contenidos en cualquiera de los dos idiomas oficiales de la CAV.
Además, recomendamos que se incluyan en la misma página de inicio otras opciones de idiomas, como por ejemplo el inglés y francés.
2010/11/13
GORLIZKO SAN JOSE AUZOAN BERDE GUNERIK EZ
Aspalditik San Jose auzoa Gorlizko Udaletik hainbat arlotan baztertuta egon da eta argi dago oraindik horrela jarraitzen duela.
Duela 7 urte, auzokoek eskatuta, Mungia Bidea kaleko 7. atariaren aurrean dagoen berde gunean haur parke bat jarri zuten. Zazpi urtetan parke hau hobeto jartzea eta gure nagusi, gazte eta umeentzako leku duin bat izateko konponketak egitea eskatu diegu Udal gobernukoei. Urte hauetan ez da erantzunik egon eta benetan harrituta geratu gara gune honetan bi eraikuntza egin nahi dituztela entzun dugunean. San Jose auzoan daukagun berde gune bakarra eta umeentzako dagoen parke bakarra konpondu beharrean kendu nahi digute.
Etxegintza masiboa beste auzo batzuetan ere aurrera eraman dute, eta orain prisa daukate proiektu berri hauek San Josen lehenbailehen jartzeko eta errazenera jo dute. Zergatik? Udal gobernuak lau urtetan egin ez duena hilabete pare batean egin nahi du, nahiz eta auzokideen kontra izan.
JAKIN DEZATELA SAN JOSE AUZOA BIZIRIK DAGOELA ETA DUGUN BERDE GUNE BAKARRA EZIN DUGU HAIN ERRAZ GALDU.
EL BARRIO SAN JOSE SE QUEDA SIN ZONAS VERDES
Desde hace tiempo el barrio San José de Gorliz ha estado olvidado por nuestro Ayuntamiento y tenemos claro que a día de hoy sigue sucediendo lo mismo.
Hace 7 años, a petición de los vecinos se colocó una zona de juegos infantil en el único parque de barrio, justo delante de portal nº 7 de Mungia Bidea. Durante este período hemos pedido una y otra vez que el parque se mejore y se realicen los arreglos de mantenimiento necesarios para que nuestros mayores, jóvenes y niñas y niños puedan disfrutar de este lugar en unas condiciones dignas. Nunca ha habido respuesta. Es más, en vez de llevar adelante estas mejoras, nos hemos quedado sorprendidos al conocer que el Gobierno local planea construir en esta zona dos edificios de viviendas.
No es nada nuevo en Gorliz, ya que en casi todos nuestros barrios se ha apostado por la construcción de viviendas de manera masiva. Y ahora nuestro Gobierno local tiene prisa por poner en marcha estos nuevos proyectos, esta vez en San José. ¿Por qué? Lo que no han hecho en cuatro años quieren hacer en un par de meses, a pesar de la oposición del vecindario.
QUE SEPAN QUE SAN JOSÉ ESTÁ LLENO DE VIDA Y QUE NO VAMOS A PERDER EL ÚNICO ESPACIO VERDE QUE TENEMOS.
2010/11/05
NO PERDAMOS EL VASCUNSE DE PLENSIA
Nuestro apresiado Ayuntamiento sigue hasiendo esfuersos por conservar la variedas plensiana del vascuense viscaino (¡como el sobrino de Napoleon lo llegó a cosiderar!) y, para ello, nos ha brindado una ultim...a perla con un esquisito anunsio en el suplemento Hemendik (2010-11-04)... Ver para creer!
"Erabat bakarturik" daukate Arantza Zulueta abokatua

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Arantza Zuluetak sei hilabete daramatza bakartua:
Arantza Zulueta abokatuen aurkako polizia operazioan atxilotu zuten apirilean eta bost egunez inkomunikatua egon ondoren espetxean sartu zuten. Berehala Cacereseko espetxera eraman zuten, bertan emakumeen moduluan sartu zutelarik, bertan zegoen euskal preso politiko bakarra izanik. Hainbat hilabetez bakarrik egon ondoren espetxe honetan dauden euskal preso politikoek borrokaldia burutu dute azken asteotan Arantzak bizi duen bakartze egoera amaitzeko eskatuz, tartean itxialdia burutu zutelarik. Egoera konpontzera bidean zuzendariarekin hitz egiten ari zirela Malagako espetxera lekualdatu dute Arantza, bertan isolamenduko modulu batean sartu dutelarik, erabat bakarturik. Malagako espetxean beste lau euskal preso politiko zeuden, baina azken astean hauetako hiru bestelako espetxeetara mugitu dituzte, une honetan gizonezkoan moduluan ere preso bakarra dagoelarik.
Goizean lau ordu patio ditu, bakarrik ateratzen da patiora eta beste egun guztia ziegan ematen du. Eduki pertsonalak mugatuak izan ditzake, liburuak, arropak e.a. Espetxezainak bakarrik ikusten ditu, ez dagoelako beste presorik modulu honetan.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Arantza Zulueta euskal preso politikoaren aurka darabilten mendekuzko jarrera salatu nahi dugu. Euskal preso politikoen eskubideen defentsan urte luzez aritu ondoren, espetxe politikaren ankerkeriak zuzenean aplikatu dizkiote abokatuari, sakabanaketa eta bakartzea kasu. Bakartzeak presoa pertsona bezala suntsitu eta militante politiko bezala desegitea du helburu, komunikazio bideak ukatuz presoari, bakardade sentsazioa indartuz presoarengan.
Euskal preso politikoen aurka ezarritako muturreko egoeren aurrean mobilizatzeko deia luzatu nahi dugu hemendik.